Jaso dituzte sariak Gau Txori argazki rallyko irabazleek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 18a, 10:25
Azpeitiko Argazki Elkarteak dagoeneko egin du Gau Txori argazki rallyko sari banaketa. Joan den larunbatean egin zuten sari banaketa Basazabal jauregian.\ \ Jose Luis Rodriguez Moran barakaldarrak irabazi du aurtengo Rau Txori argazki rallya. Bigarren postuan sailkatu da Fernando Garcia Chouza argazkilari urnietarra. Juan Mari Ibarzabal azpeitiarra, berriz, hirugarren sailkatu da. Lehen azpeitiarrari dagokion garaikurra IƱaki Etxenagusiak jaso du. Aurten, Carlos Mediavilla, Carlos de Cos eta Valen Garciak osatu dute epaimahaia.\ \ Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumak ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren lagunek. Honako lotura honetan ikus daitezke\ sari banaketako argazkiak: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/1093-gau-txori-2019-argazki-rallyko-sari-banaketa