Otsailaren 23an izango da X. Gau Txori argazki rallya

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 13a, 09:50
Gau Txori argazki rallyaren X. edizioa izango da aurtengoa, eta otsailaren 23rako, zapatua, jarri dugu hitzordua. Gaueko rallya izaten da Gau Txori, eta bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak. Rally ezberdina izaten da, gauez egiten delako. Eta memoria tarjetadun kamera duen edonork parte har dezake lehiaketan, eta nahi duenarentzat afaria ere eskainiko dugu rallyaren barruan.\ \ Dagoeneko eman daiteke rallyrako izena, 'argazkiakaae@gmail.com' helbidera mezua idatzita. Otsailaren 22a izango da horretarako azken eguna, baina, dena den, rallyaren egunean bertan ere eman ahal izango da izena argazki elkartean bertan. Rallyan parte hartzeko zazpi euro ordaindu behar da; aldiz, hogei euro ordaindu beharko dute afaritarako izena ematen dutenek. Parte-hartzaileek zapatuan ordaindu beharko dute zenbatekoa Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi plaza, 1-1), 19:00etatik 20:00etara bitartean.\ \ Rallyaren oinarriak honako lotura honetan irakur daitezke: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/1079-x-gau-txori-gaueko-argazki-rallya