Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa eskainiko du argazki elkarteak datozen hilabeteetan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2019ko urt. 15a, 12:17

Reflex motako kamera digitalak erabiltzen erakutsiko du argazki elkarteak, otsailaren 6tik martxoaren 27ra. Orotara zortzi saio izango ditu ikastaroak. Izen-ematea zabalik da, eta horretarako epea urtarrilaren 30ean itxiko da.

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa prestatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak datozen hilabeteetarako. Reflex motako kamera digitalak erabiltzen erakutsiko dute otsailaren 6tik martxoaren 27ra. Zortzi saio eskainiko dituzte guztira, eta asteazkenez izango dira denak. Ordu eta erdikoak izango dira saioak, 20:00etatik 21:30era.

Izena emateko epea irekita dago, eta urtarrilaren 30ean itxiko da. Izen-ematea egiteko mezu bat bidali behar da aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbidera. Gehienez hamabost lagunentzako tokia izango da ikastaroan, eta 60 euro ordaindu behar da bertan parte hartzeko.