Arrakastatsua izan da Azoka Herritikeko argazki estudioa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 17a, 17:49
Joan den larunbatean Sanjuandegin egindako Azoka Herritik egitasmoaren barruan, argazki estudioa jarri zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak, auzoko plazan. Arrakastatsua izan zen, 150 pertsonatik gora bertaratu baitzen argazki eder bat ateratzeko asmotan. Argazki elkarteko kideok denetariko irudiak atera genituen prestatutako estudioan: lagun kuadrilenak, familia girokoak, haurrenak, bikoteenak...\ \ Zapatuan argazki elkartearen estudiotik igaro ziren herritarrei mezu elektronikoz bidali dizkiete Azoka Herritiken ateratako argazkiak. Norbaitek dagokion irudia jaso ez badu, argazki elkarteko kideekin harremanetan jarri besterik ez du, aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbidera mezu bat idatzita. \ \ Azpeitiko Argazki Elkarteak eskerrak eman dizkie Azoka Herritik egitasmoaren barruko argazki estudiora bertara ziren herritar guztiei.