Santotomasetako irudien erakusketa jarri du argazki elkarteak Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko abe. 12a, 13:06

Urteroko ohiturari jarraituz, Santo Tomas jaien atarian iazko santotomasetako argazkien erakusketa jarri du Azpeitiko Argazki Elkarteak Sanagustin kulturgunean. 

Ikusgai dauden irudiak 2017ko Santo Tomas egunean argazki elkarteak egindako barne argazki lehiaketara aurkeztutakoak dira. Festa giroko irudiak, harrijasotzaileak, barazkiak, lekaleak eta herritarrei ateratako erretratuak ikus daitezke kulturguneko hormetan zintzilikatutako argazkietan.

Santotomasetako erakusketa abenduak 25 arte egongo da ikusgai Sanagustinen.