Zabalik da zezenketen inguruko argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko uzt. 22a, 12:59

Urtero moduan, aurten ere prestatu dugu Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean antolatzen duten zezenketei buruzko argazki erakusketa, eta atzo zabaldu zituen ateak. Foru Pasealekuko erakusketa aretora gerturatzen diren herritarrek iazko zezenketetan eta errekortadore txapelketan ateratako hainbat argazki ikusi ahal izango dituzte.

Erakusketa abuztuaren 1era arte egongo da ikusgai. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak, eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara.