Ireki dute Argizaiola 2017 argazki lehiaketaren erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko uzt. 6a, 17:18

Aste honetan ireki da Argizaiola 2017 leihaketaren erakusketa. Azkenekotan bezala, erakusketa Foru Pasealekuko udal aretoan jarrita dago.

Euskal Herriko argazki federazioak antolatzen duen leihaketa da Argizaiola, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkeztu ahal izateko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar baita.

Gonbidapen hori Euskal Herri osoko argazkilariek jaso dezakete; beti ere, aurreko urtean zehar federazioaren barruko elkarteek antolaturiko leihaketaren bat irabazi badute. Aurtengo Argizaiola saria Tolosako Asier Garagarzak irabazi du, Huizin ateratako La espera argazkiarekin.

Erakusketa uztailaren 15a arte egongo da irekita.