Argazki erakusketa berria jarri du AAEk Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko eka. 20a, 15:24

Atzo, asteartea, zintzilikatu zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak Lagun Onak Mendi Bazkunaren taberna eraberrituan (Elizkale 21) jarritako aurreneko argazki erakusketa. Ohi bezala, oraingoan ere elkarteko argazkilarien irudiak dira bertan ikusi ahal izango direnak. Hain zuzen, Iñaki Etxenagusia, Alaitz Lizarralde eta Juan Luis Odriozola argazkilarien irudiek osatzen dute erakusketa. Nahi duenak Uztailak 31-arte izango du argazkiak ikusteko aukera.. Nahi duen herritar orok izango du argazkiak ikusteko aukera, uztailaren 31ra arte.