Julian Ruiz, 2018ko Udaberriko Argazki Rallyko irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko mai. 4a, 12:54

Kirola, Julian Ruiz-en argazkia

Apirilaren 8an jokatu zen Udaberriko Argazki Rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu du epaimahaiak:

1. bilduma onena: Julian Ruiz
2. bilduma onena: Pilar Aguayo
3. bilduma onena: Valen García

4. Herriko lehen ez saritua: Juan Mari Ibarzabal

Zorionak saritu guztiei eta eskerrik asko parte hartzaile denei.

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, maiatzak 5ean, 13:00ean izango dira Baigera I jubilatuen taberna-jatetxeko lehenengo pisuan. Denok zaudete gonbidatuta.