Sokamuturraren liburuaren erosleen arteko zozketak baditu saridunak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko ots. 26a, 14:59

Bi hilabetez herriko hainbat txokotan ikusgai izan dira 1980tik 2017ra bitartean ateratako sokamuturreko 122 argazki zozkatu dituzte.

Sokamuturra Argazki Lehiaketa liburuaren erosleen artean zozketa egin du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Bi hilabetez herriko hainbat txokotan ikusgai izan dira 1980tik 2017ra bitartean argazki lehiaketa horretara aurkeztutako 122 argazki zozkatu dituzte. Saritutako zenbaki zerrenda osoa hemen ikus daiteke. 

Zozketaren saridunek asteburuan irekiko den argazki erakusketan eskuratu beharko dute saria. Aurtengo lehiaketetara aurkeztutako irudi guztiak jarriko ditu AAEk zapatuan, martxoak 4, Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan. Egun horretan bertan egingo dute aurtengo lehiaketan parte hartu duten lagunen sari banaketa.