Valen García, AAEren Santo Tomas 2017 barne lehiaketaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko ots. 9a, 12:52
Valen Garciak lehiaketara aurkeztutako bildumaren aleetako bat. (Valen Garcia)

Atzo gauean egin zen Azpeitiko Argazki Elkartean 2017ko Santo Tomas argazki barne lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketarako argazkiak zuri beltzekoak edo koloretakoak izan zitezkeen, eta bost gai hauek landu behar zituzten: azokako produktuak (barazkiak, frutak, loreak...), herri kirolak, ttuntturroak, txistorra postuak (orokorra, detailea, pintxoak...) eta baserritarren erretratoa kalean. Hiru lehen sailkatuek hainbat produktu "ear" eraman zituzten.

Aurtengo irabazlea, bilduma onenarekin, Valen Garcia izan dugu. Bigarren Juan Mari Ibarzabal gelditu da eta hirugarren Alberto Beloki. Sari banaketaren aurretik lehiaketan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusi ahal izan ziren. Nahi duenak gure webgunean ikus dezake irabazlearen argazki bilduma.