Karnabalak 2018

'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburua berriro martxa onean salgai

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko ots. 7a, 16:20

'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburua bigarren egunez salgai izan dugu gaur eta iadanik ia liburu erdiak saldu dira, beraz oraindik liburua erosteko asmotan dabilen jendeari azken egunerarte ez egoteko gomendioa egin nahi genioke.

Hauek ditugu salmenta-postuaren ordutegiak:

  • Otsailak 8, osteguna, arratsaldeko 18:00retatik 21:00-ak arte, Munizipaletako arkupetan.
  • Otsailak 10, larunbata, goizeko 10:00etatik 14:00-ak arte, Udaletxeko arkupetan.
  • Otsailak 11, igandea, eguerdiko 12:30etatik, 14:00-ak arte (Sokamuturra ondoren), Udaletxeko arkupetan.