Ostegun honetan Iñaki Mendizabal argazkilaria izango dugu elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko urt. 23a, 19:32

Etzi, osteguna, Iñaki Mendizabal argazkilariaren bisita izango dugu Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Noctis Photo Books argitaletxearekin argitaratu duen BOX liburua aurkeztuko digu argazkilariak 21:00etan hasita.

Hona hemen Jexus Mari Arruabarrenak liburuari buruz esaten duena:

"Fotografook kristonak eta bi egiten ditugu gaietan eta giroetan murgiltzeko. Iñaki Mendizabalen kasuan alderantzizkoa gertatu dela esango nuke, bere eguneroko munduari urrunagotik begiratzen saiatu baita, boxeoari (bere jarduna eta zaletasuna) begi desberdinez so egiteko, gimnasioan eta ringean zer gertatzen den kanpotik ikusteko. Eta, zorionez, ez du ahaztu barruan zer gertatzen den. Horrek guztiak askoesaten du BOXen sakontasunaren alde. Mendizabalek errealitate gogorra eta konplexua ikusi du, eta hain zuzen ere horixe erakusten digu bere argazkien bidez. Azaldu ezer gutxi, baina partekatu dena: iluntasuna, ukabilkadak, odola eta izerdia batit bat. Hori ez dago edonoren esku. BOX egiteko kezka sakonak behar dira, ausardia eta sentiberatasun aparta ere bai".

Beraz animatu eta ez galdu argazkilari apart hau ezagutzeko eta boxeoari buruz egin duen liburu bikain horretaz disfrutatzeko aukera.