Carlos de Cos argazkilariak hitzaldia eskainiko du ostegunean, AAEren egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko aza. 13a, 20:18

Interesa duen edonor hurbil daiteke solasaldira. Cos ezaguna da argazki rallyen munduan, eta hainbat sari irabazi ditu, hala nola Argizaiola, Herriz Herri eta sanferminetako argazki lehiaketa.

Azpeitiko Argazki Elkartearen (AAE) egoitza bisitatuko du Caslos de Cos argazkilariak ostegunean, hilaren 16an. Hitzaldia 21:30ean hasiko da, eta irekia izango da; beraz, interesa duen herritar oro hurbil daiteke bertara (Perez Arregi 1).

Caslos de Cos soraluzearra da, eta bere izenak sona handia du argazki rallyen munduan. Izan ere, Soraluzeko artistak hainbat sariketa irabazi ditu azken urteetan, tartean, Herriz Herri, Iruñeko sanferminetako argazki lehiaketa eta argazkilarientzat horren garrantzitsua den Argizaiola.