Iñaki Etxenagusia eta Guggenheimeko koloreak irabazle, urriko 12x12 lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko aza. 3a, 11:37
Atzo gauean kolorez jantzi zen Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza. Hileko azken ostegunetan egin ohi duten bezala, 12x12 barne argaki lehiaketaren bozketa egin zuten. Urriko gaia 'Koloreak' zen, eta horrenbestez, atzokoan ikusi zituzten argazkiak kolorez betetakoak izan ziren.\ \ Argazki denak ikusi ostean eta balorazioak egin ondoren, sailkapena horrela gelditu zen: lehen postuan Iñaki Etxenagusia, bigarren postuan Alberto Beloki eta hirugarren Mikel Cagigal.\ \ Hemen duzue lehen postuan gelditu zen argazkia. Beti bezala, nabarmendutako beste bi argazkiak AAEren webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus daitezke.