Juan Antonio Palacios argazkilariak hitzaldia eskainiko du ostegunean argazki elkartearen egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko urr. 3a, 13:32
Paraciosen argazki bat.

Eibarko Argazki Elkarteko kidea da Palacios, eta sari asko jasoa da bere ibilbidean zehar, horien artean Argizaiola lehiaketako 2 accesit. 21:30ean hasiko da solasaldia, eta interesa duen herritar oro hurbil daiteke bertara. 

Ostegunean, urriaren 5ean, Juan Antonio Palacios argazkilaria Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da bere lanaren lagin bat erakusten eta bere esperientzia kontatzen. Eibarko Argazki Elkarteko kidea da Palacios, eta sari asko jasoa da bere ibilbidean zehar, horien artean Argizaiola lehiaketako 2 accesit (2010ean eta 2012an).

Hitzaldia irekia izango da, beraz, nahi duen oro bertaratu daiteke. Solasaldia 21:30ean hasiko da, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi plaza, 1).