Argazki erakusketa berria jarri du AAEk Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko ira. 26a, 18:09

Atzo, astelehena, berritu zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan (Eliz Kale 21) izan ohi duen argazki erakusketa. Oraingoan ere elkarteko argazkilarien irudiak dira bertan ikusi ahal izango direnak. Mikel Cagigalen, Valen Garciaren eta Juan Mari Ibarzabalen argazkiek osatzen dute erakusketa. Nahi duen herritar orok izango du argazkiak ikusteko aukera, azaroak 27ra arte.