Asier Garagarza argazkilariak solasaldia eskainiko du bihar, AAEren egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko mai. 24a, 20:09
Asier Garagarzaren irudia.

21:00etan hasiko da hitzaldia, argazki elkarteak Perez Arregi plazan duen lokalean, eta interesa duen edonor hurbil daiteke bertara. Garagarzaren hitzetan, argazki minimalistak dira bere lanak, "abstrakzioaren fruituak", alegia. 

Asier Garagarza argazkilari donostiarrak solasaldia eskainiko di bihar, hilak 25, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi plaza, 1), 21:00etan hasita. Argazkilaritzan hainbat sari jaso ditu Garagarzak, horien artean Argizaiola saria, Argizaiola accésit saria eta Trofeo Gipuzkoa Inernacional lehiaketakoa. Tolosako Argazki Elkarteko partaide izateaz gain, 1:1 elkarteko partaide ere bada. Elkarte horretan Espainiako eta Euskal Herriko 30 argazkilari daude.

Garagarzaren hitzetan, argazki minimalistak dira bere lanak, "abstrakzioaren fruituak", alegia. Argi-ilunekin eta kontrasteekin jolasten du bere irudietan, baita mugimenduarekin ere.