Argazki erakusketa berria Lagun Onak MBren tabernan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko mai. 12a, 20:16
Joan den ostegunetik ikusgai dago Azpeitiko Argazki Elkarteak Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan prestatu duen argazki erakusketa berria. Oraingoan, bertan ikus daitezkeen argazkiak elkarteko argazkilarienak dira: IƱigo Olarte, Juan Carlos del Pozo eta Ramon Etxeberriarenak, hain zuzen.