Udaberriko Argazki Rallya, euriarekin eta eguzki argi tarteekin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko api. 3a, 11:47
Atzoko Udaberriko Argazki Rallyan, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herritatik etorritako argazkilariak izan genituen herrian.\ \ Aurtengo rallyan ere, argazkilariek Azpeitian bertan prestaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, eta hauek dira jarri zitzaizkien gaiak: herriko plaza, udaberriko koloreak, zubia, kontra-argia eta gai sorpresa. 11:00etatik 11:30era haimaiketako eder batez gozatzeko aukera ere izan zuten Zelai Luze elkartean. Aurreko urtean eguzkia lagun izan bazuten, aurten eguraldi nahiko nahasia egokitu zitzaien parte-hartzaileei, zaparrada eder batzuk barne, baina gure argazkilariek gogoz ekin zioten lanari.\ \ Gai sorpresa udaletxeko goiko solairuan zegoen; Jose Mari Orbegozoren dantza taldeko bi bikote zeuden bertan eta argazkilariek haien dantza saioa izan zuten argazki gai (argazkian). Hemendik gure eskerrak dantzariei, beren ekarpenagatik.\ \ Aukeratutako argazkiak, apirilaren 9a baino lehen bidali beharko dira argazkiakaae@gmail.com helbide elektronikora. Argazkiekin batera, partaide bakoitzaren izen-abizenak eta partaide zenbakia jarri beharko dira. Komenigarria izango litzateke argazkiak horizontalak edo bertikalak diren adieraztea ere.\ \ Epaimahaiak erabaki bat hartu ondoren, argazkien proiekzioa eta sari banaketa maiatzaren 6an izango da, 18:00etan. Lekua zehazten dugunean jakinaraziko dugu.