Iñigo Olarteren argazkia, otsaileko 12x12 argazki lehiaketako onena

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko mar. 6a, 09:32
Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne lehiaketako otsaileko irabazlea Iñigo Olarte izan da. Otsaileko gaia 'barnealdea' izan zen, eta parte-hartzaile batzuk bai barnealderaino jaitsi ere! \ \ Aurkeztutako argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Mikel Cagigal eta hirugarren Erkaitz Regillaga. Beti bezala, hiru argazki onenak argazki elkartearen webgunean daude ikusgai, lotura honetan:\ https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/12x12/785-argazkiak-barrukaldea