Juan Mari Ibarzabalek irabazi du AAEren 2016ko barne lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko ots. 3a, 16:17
Azpeitiko Argazki Elkartearen (AAE) 2016. urteko hamabi hilabeteetako 12x12 barne lehiaketako emaitzak aztertu ondoren, jadanik badugu irabazle zerrenda. Urteko argazki bilduma onena Juan Mari Ibarzabalena izan da, bigarren postuan Iñaki Etxenagusia sailkatu da eta hirugarren Valen García. Zorionak hirurei.\ \ Nahi duenak 12x12 AAE lehiaketako argazki irabazle guztiak, gure webguneko '12x12 Ekintzak' sailean ditu ikusgai.\ \ http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/12x12/771-juan-mari-ibarzabal-aae-2016ko-barne-lehiaketako-irabazlea