Iñaki Aranburu izan da azaroko 12x12 barne lehiaketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2015ko abe. 4a, 18:18
Azken aste hauetako eguraldiarekin Udazkeneko gaia benetan aproposa izan dugu. Argazki ederrak atzo ikusi ahal izan genituenak: lainodun egunak, ostoak lurrera erortzen, udazken koloreak....\ \ Hilero bezala argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hau izan zen emaitza: 1. Iñaki Aranburu, 2. postuan berdinduta Iñaki Etxenagusia eta Alberto Beloki eta 3. postuan Iñigo Olarte.\ \ Hemen duzue lehen gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen gelditu diren lau argazkiak gure web orrian ikus ditzakezue.