Azpeitia Cup 2020ren zozketak badu zenbaki saritua

Erabiltzailearen aurpegia

Azpeitia Cup 2020ren zozketak badu zenbaki saritua: 19570 (Errege eguneko loteriaren zozketako lehen zenbakia).

Aurreko albiste batean berri eman genuen bezala, joan den martxoaren 14an Espainiako estatuan alarma-egoera deklaratu ondoren, bai Loterías y Apuestas del Estado erakundeak eta bai ONCEk beraien kupoi guztien salmenta geldiarazi zuten. Neurri horrek 2020ko ekainaren 13ko ONCEren zozketan parte hartuko zuen gure Azpeitia Cup 2020aren aldeko zozketari ere eragin zion.

Horrela, beste data baterako programatu zen zozketa, hau da, 2021eko urtarrilaren 6an egingo zen zozketa berrirako (Errege egunekoa), eta jadanik badago zozketa horretako lehen zenbaki saritua: 19570.

Zorte on guztioi!

Oharra: 2021eko urtarrilaren 23an iraungiko da zenbaki saritu horren balioa.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide