Azpeitia Cup 2020 zozketa atzeratu egin da

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitia Cup | Kirolak
2020ko mai. 7a, 14:54

Azpeitia Cup 2020 zozketa atzeratu egin da. Gorde zuen billeteak.

Joan den martxoaren 14an alarma egoera deklaratu ondoren, 'Loterias y Apuestas del Estado' erakundeak eta ONCEk beraien kupoi guztien salmenta geldiarazi zuten. Neurri horrek ekainaren 13an ONCEren zozketan parte hartuko zuen gure Azpeitia Cup 2020aren aldeko zozketari ere eragin dio.

Billete bat edo gehiago erosi dituzuenok, gorde txartelak, mesedez. Izan ere, baliozkoak izango dira txartel horiek 2021eko urtarrilaren 6an egingo den zozketa berrirako. Ez da billete aldaketarik izango, ezta billete itzulerarik ere.

Egoerak uzten duen bezain laster, eta egungo alarma egoera amaitzen denean, berriro aktibatuko dugu billeteen salmenta.

Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu