Azoka Plazako ekoizleen familia handitzen doa!

Erabiltzailearen aurpegia

Astearteetako azokan beste ekoizle bat izango da aurrerantzean: Larreta. Behi esnearekin egindako askotariko produktuak edukiko dituzte postuan.

Azoka Plazak itxura ederra izaten du asteartero, ekoizlez eta bertako produktuz beteta egoten delako. Hemendik aurrera beste ekoizle bat gehiago izango da bertan: Larreta. Behi esnearekin egindako askotariko produktuak edukiko dituzte postuan, hala nola jogurtak, petixuak, gazta, izozkiak...

Orendaindik ekarriko dituzte beren produktu fresko eta gozoak, eta azoka plazan eskuratu ahal diren produktuen eskaintza zabala handitu egingo dute.

Ongi etorri! 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide