Ekoizle berri bat, asteartetako baserritarren azokan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 14a, 08:40
Urtebete baino gehiago pasatu da azoka plaza eraberritua abian jarri zenetik, eta martxa onean doa. Funtzionamendu onak ekoizle berriak erakarri ditu, eta pasa den astetik, asteertan ekoizle berria dugu bertan. AgiƱondo okidendegiak zortzi urte inguru daramatza ostiraletako Azpeitiko azokan bere produktuak saltzen, eta pasa den astetik, astearteetan ere izango da. Ogiak eta pastak saltzen ditu; ogietan, ohiko ogi zuriaz gain, espelta, gari integral eta zekaleekin eginikoak ere saltzen ditu. \ \ AgiƱondo okindegiarekin, 42 dira astearteetan bertako produktuei balioa eman eta elikadura eta garapen jarrangarriaren alde egiten dutenak.