Azoka Herritik

Azoka Herritiken otarreak badu sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2016ko ira. 19a, 12:14

Azoka Herritiken erosketak egin zituztenen artean bertako produktuekin osatutako saskia zozkatu zen joan den zapatuan, irailak 17. Mayra izena zuen txartela izan da saritua, eta horrenbestez berarentzat izango da otarrea. Jadanik jaso du saria Mayrak.

Azoka Herritik egitasmoan parte hartu dutenen artean osatu dute aurten ere saskia. Hala, baserritarren barazkiak, ogia, gazta... zeuden bertan, baita artisauek ekoitzitako bestelako produktuak ere. Bestetik, Bertan-eko dedetan gastatzeko 100€ko balea ere jaso du saridunak, baita datozen kultur emanaldietarako bi sarrera bikoitz ere.