Azoka Herritik

Tomate zatarrenaren lehiaketa egingo dute zapatuan, Azoka Herritiken baitan

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2016ko ira. 14a, 12:05

Azoka Herritiken baitan, tomate zatarrenaren lehiaketa egingo dute zapatuan, irailaren 17an. Azoka Herritiken laugarren edizioan bertako tomatea izango da produktu izarra, eta horren harira tomate zatarrenaren lehiaketa herrikoia antolatu dute, besteak beste.

Edonork har dezake parte lehiaketan. Horretarako, parte-hartzaileek 10:00etatik 11:00etara bitartean aurkeztu beharko dute beren baratzeko tomatea plazan izango den azokan. Pertsonako tomate bakar bat aurkeztu ahal izango da. Saridunen izenak egunean bertan jakinaraziko dituzte, 13:00etan, azokan bertan.

Bi sari banatuko dira: epaimahaiaren saria eta sari herrikoia. Azken horren irabazlea nor den herritarren beraiek erabakiko dute. Saria honakoa izango da bi kasuetan: Azoka Herritik menu bat bi lagunentzat herriko jatetxe batean.

Aukera ederra dugu herritarrok gure baratzeko tomateari esker aho eta sabelak gozatzeko. Beraz, badakizue, animatu parte hartzera!