Ingurumena Herritik azoka eskaintza zabalarekin dator

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2016ko eka. 7a, 10:08
Ingurumena Herritik azoka izango da ekainaren 18an, zapatua, Azpeitiko plazan, eta herriko hainbat eragile batu dira egitasmora.\ \ 10:00etan hasiko da azoka eta 14:00ak aldera amaituko da. Bertan, honako ekimen eta erakusketak izango dira, besteak beste: Energia berriztagarriak, auzokonposta, umeentzat tailerrak, bigarren eskuko denda, bioeraikuntza, artisautza, bizikletak, Goiener, pintxo beganoak eta landareen bidezko ur arazketa.\ \ Azokaren prestaketarako azken lanak egiten ari dira herriko taldeak, eta ekainaren 18rako dena prest izango da. Azokaren inguruko informazio osatua etxez etxe banatuko da datozen egunetan.