Abian da Gabonetako Azoka Herritik

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2013ko abe. 27a, 12:41
Gabonetako egunotarako hainbat aukera bada Azpeitian. Azken egunotan martxan da hainbat eragilek elkarlanean osatutako egitaraua, eta tartean, Gabonetako Azoka Herritik ere bai.\ \ Gaur eta bihar herrian eskaintza ugariz gozatzeko aukera izango da. Goizean baserritarren produktuak, artisauenak zein bigarren eskuko liburu eta jostailuak eskuratzeko parada izan da Berdura plazan. Arratsaldean ere egongo da horretarako aukera 16:00etatik 20:00etara bitartean eta, horrez gain, ostiraletako ohiko baserritarren azoka egongo da udaletxeko arkupean.\ \ Aipagarriena, haurrentzako jostailuak eskuratzeko dagoen aukera da. Diru sarrera baxuko familientzako aukera ona da, eta antolatzaileen arabera, \"egoera duineko objektuak oso merke eskuratzeko aukera dago\".\ \ Badakizue, animatu eta parte hartu! Zatozte azokara!