Nire leihotik

Airea

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz 2023ko urt. 26a, 09:12
(Argazkia: Alaitz Ruiz)

Alaitz Ruizek 2023ko urtarrileko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Lau omen dira elementuak, eta elementu horiek guztiak omen gara gu ere. Ura gara, lurra gara, airea, baita sua ere. Lau horiei bosgarren bat gehitzen diegu batzuek: bihotza.

Gehiago edo gutxiago, denek dute tokia gure barrenean, baita zeresana ere.

Airea, adibidez, askatasuna da. Edozein momentutan norabidez aldatzen dena, aldaketaren elementua. Ez dauka ekintzen eta pentsamenduen arteko muga garbirik, eta iritziz aldatzea baimentzen digu.

Ideia berriak dakarzkigu, gauzekiko ikuspegi ezberdinak hartzen laguntzen digu. Inspirazioa da, kuriositatea, mugimendua. Bizitza eta hazkunde pertsonala.

Eta zu? Identifikatzen al zara elementu honekin?