Nire leihotik

Lurra

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz 2022ko aza. 6a, 11:30
(Argazkia: Alaitz Ruiz)

Alaitz Ruizek 2022ko urriko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Lau omen dira elementuak, eta elementu horiek guztiak omen gara gu ere. Ura gara, lurra gara, haizea, baita sua ere. Lau horiei bosgarren bat gehitzen diegu batzuek: bihotza.

Gehiago edo gutxiago, denek dute tokia gure barrenean, baita zeresana ere.

Lurra, adibidez, egonkortasuna da. Gure erlazio, ideia eta proiektuetan tinko mantentzen laguntzen diguna. Arrazionala. Indartsua. Segurtasuna ematen diguna.

Aldi berean, gure sustraiekin konektatzen gaitu, gorputz fisikoarekin, eta nola ez, naturarekin. Amalur emankorra. Orain eta hemen.

Eta zu? Elementu horrekin identifikatzen al zara?