Nire leihotik

Loratu

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Ruiz 2021ko mai. 31a, 08:11

Alaitz Ruizek 2021eko maiatzeko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Kolorez busti dira zelaiak,
udaberriz margotu zuhaitzak.
Sasoi berria, beti eskutik
aukera berriekin datorrena.
Barrura begira jarrita,
hautsak astindu, mamuak agurtu
eta itzal artean ezkutatutako koloreak
argiztatzeko sasoia da.
Loratzekoa.
Eta ez banago prest?
Entzun zure erraiek diotena,
ez izan presarik,
baina ezta lotsarik ere
berezi egiten zaituzten kolore horiek
munduari erakusteko.
Loratzeko.
Uda, udazkena eta negua ere
aukera berriekin etorriko diren
sasoiak izango dira eta.