D bitamina

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2020ko mai. 19a, 10:11

Aitziber Aizpuruk 2020ko maiatzeko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Koronabirus eta konfidamendu egun hauetan, asko entzun dugu D bitaminaz. Bitamina garrantzitsua da, bai orain, baita lehen ere. Egia da, immonumoduladore bezala paper garrantzitsua duela; hau da, infekzioak saihesten laguntzen duela, eta infekzioa badago, konplikazioak arintzen. Immunitatean ez ezik, hantura sistemikoan eta metabolikoan, hezurren osasunean eta giharretan edota ugalkortasunean garrantzia duen bitamina da.

D bitamina eguzki esposiziotik lortzen dugunez, eta gaur egungo egoera ikusita, arreta berezia jartzea komeni zaigu. Esposizio egoki bat izateko, kontuan izan beharko ditugu zenbait filtro –leihoetako kristalak eta azala babesteko kremak, esate baterako–, eta eguzki esposizio ordua ere bai. Bizi garen latitudean, udaberrian eta udazkenean 13:00-14:00 ordu tartea da egokiena, eta esposizioaren iraupena ordubetekoa gutxienez, D bitaminaren sintesia egokia izateko.

Elikagaiak ere balia ditzakegu D bitamina lortzeko: arrain urdina, esnea, arrautzak... Animaliak hazi diren moduaren arabera, ordea, desberdina izango bitamina kantitatea: ezin dira alderatu aire zabalean hazitako behiak eta oiloak, intentsiboki hazitakoekin. Bakoitzak erabaki dezala zer kontsumitu.