Aprobetxatu

Erabiltzailearen aurpegia

Aitziber Aizpuruk 2020ko apirileko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Munduan ondoen elikatutako eztarriak harrasketako tutueriak direla esan ohi da. Nork ez du noizbait janaria bota, edo irteerarik ezin emandako janariz beteta topatu hozkailua eta izozkailua? Dena jan ahal izateko denbora falta... Hori da marka!

Egunerokotasunean, eta gaur inoiz baino gehiago, premiazkoa dugu aprobetxamenduko sukaldaritza, momentuan ditugun osagaiei irteera egokiena eman ahal izateko. Kozinatzerakoan, beharrezkoa dugu soberan gelditu zaizkigun osagaiak botatzeko ohiturarik ez izatea, eta gauza bera soberan gelditu zaizkigun janariekin ere. Izan ere, horiek bigarrengo bizitza bat izan dezakete! Dena dela, horiek ondo aprobetxatu eta kontserbatu ahal izateko, beharrezkoa da ondo ontziratzea eta hozkailuan edo izozkailuan sartzea.

Zopak, entsaladak, tortillak, olio erreak... jan ondarrei probetxua ateratzeko milaka aukera ditugu. Gisa horretan, etxekoei errezeta berriak sortzeko eta zapore berriak probatzeko aukera emango diegu. Eta gainera, kozinatzeko gaitasunak trebatzeko aukera ere izango dugu.

Gure gurasoei hainbat aldiz entzun izan diegun eta orain biziki ulertzera iritsi garen esaldia da honako hau: hemen, dena aprobetxatzen da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide