Asmo berriak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Aitziber Aizpuru | Iritzia
2019ko aza. 7a, 08:52

Aitziber Aizpuruk Uztarria aldizkariaren 2019ko urriko zenbakian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Oporretako egunak joan dira, eta pintxo, ardo eta bazkari berezien ondorioak nabarmentzen hasi zaizkizu, ezta? Esango nuke ez dela bakarrik oporren ondorena, ohitura horiek aurretik zetozela, ez al duzu uste? Pintxo poteoa, astebukaerako bazkariak edo afariak, estresak eragindako hutsuneak janariarekin betetzeko edo saritzeko joera ez oso osasungarriak... Pentsatu, pentsatu.

Orain, errutinara bueltatu eta, urtero bezala, erronka berriei aurre egiteko egunak iritsi zaizkizu. Askotan entzun duzu elikadura hobetzea eta gehiago mugitzea direla gakoak, barrutik eta kanpotik osasuntsu mantentzeko. Eta horregatik erabaki duzu gimnasioan izena ematea eta hango instalazioak erabiltzen hastea, behingoz.

Gosez edo energia faltan ez bazaude, behintzat, ordubetez entrenatzeko nahikoa da bi-hiru ordu lehenago zerbait janda egotea, muskulu-glukogeno gordailuak nahikoa direlako ariketa hori egiteko. Beste kontu bat dira errendimendu altuko kirolarien saioak edota 90 minututik gorako kirol jarduerak. Hidratatzea funtsezkoa da, ariketa fisikoaren aurretik, bitartean eta ondoren. Finean, gogoratu kirola sukaldean hasten dela. Kozinatzen ez baduzu, osasuntsu jateko aukerak murrizten dituzu!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu