Bizkarrezurra

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2015ko uzt. 17a, 12:14

Haurdunaldiko elikadura gomendioak gainontzeko herritarrenen oso antzekoak dira. Mota guztietako janariak gomendatzen dira; batik bat, landare jatorrikoak, garaikoak eta bertakoak askoz hobe, dieta mediterranear baten barnean. Janari-kantitatea kontrolatzea beharrezkoa da. Gehiegi edo gutxiegi jateak arrisku nutrizionalak eragin ditzazke.

Hauek lirateke janari ezberdinen anoak egunean: barazkien kasuan, guztiak jan daitezke; bi anoa gomendatzen dira, bat gordinik eta bestea egosita. Frutak hiru anoa. Zerealak –ogia, pasta, arroza, kina– integralak badira askoz hobe, jatordu guztietan. Esnekiak bi-hiru anoa eta gantz gutxi dutenak aukeratzea komeni da. Lekaleak –lentejak, babak, garbantzuak– astean bitan, gutxienez. Arrautzari astean bi-hiru anoa eta beti ondo egosita. Arrautza gordinarekin egindako janariak, maionesa adibidez.

Arrainari dagokionez, astean bi-hiru anoa jatea aholkatzen da. 2011. urtetik, AECOSANek gomendatzen du ezpata arraina, marrazoa, atun gorria eta lutxoa sahiestea haurdun dauden emakumeek, bularra ematen dutenek eta hiru urte baino gutxiago duten umeek. Arraina gordinik jatea ere ez da gomendagarria eta haragi zuria hobe, gorria baino. Egunean litro bat ur edatea aholkatzen da.

Birentzako jan, baina ez bi bider!

Uztaileko Uztarria aldizkarian kaleratutako artikulua.