Gehiegikeriak

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru 2015ko mar. 3a, 09:46

Begibistakoa da Gabonak eta San Sebastianak mahai-inguruko ospakizunekin erlazionatuta daudela. Gure elikadura beharrak baino %30 edo %50 gehiago hartzen dugu garai horietan. Gure beharraren gainetik jaten dugunez –eguneko 1.000 kilokaloria inguru gehiago, gutxi gorabehera–, bataz beste, hiru kilo hartzen ditugu. Egun horietan proteina, gantz eta gozo ugari jaten ditugu eta, ondorioz, enpatxua, betekada edo indigestioa izateko aukera handiak izaten ditugu.

Horrelakoetan komeni da desintoxikatzea, eta horretan laguntzen duten janariak dira hurrengoak: fruta freskoa (beti garaikoa), barazkiak (letxuga, apioa, alkatxofa, tipula, azalorea), egoskariak edo lekaleak (dilistak, txitxirioak, garbantzuak edo babarrunak, esaterako) eta zereal integralak. Bestalde, oso gomendagarria da ondo hidratatzea, urarekin, berdura saldarekin edo infusioekin. Eta, batik bat, ohitura onak berreskuratu behar ditugu, bost jatordu eginez. Oso garrantzitsua da otordu horiek beti mahaian jarrita egitea, eta beharrezkoak direlako, ez utzi inoiz jatorduren bat egin gabe.

Ondo murtxikatu eta denetik jan, beti tamainan eta, batik bat, asko gozatu!

Otsaileko Uztarria aldizkarian argitaratutako iritzi artikulua.