Boteprontoan

Ez dadila haria eten!

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Garmendia 2021ko uzt. 9a, 08:17

Aintzane Garmendiak 2021eko ekaineko Uztarria aldizkarian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Gogoan dut lehen aldiz gure attitteren eta amamaren sukaldeko tiraderan hezur arraro batzuk ikusi nitueneko unea... Zertarako zeuden gordeta? Amamak tortoloxak zirela azaldu zidan, eta dado moduan jaurti eta eroritako aldearen arabera irabazi edo galtzen zen jolasa zela argitu.

Jolas desberdina zen deskubritu berri nuena, gure garaiko haurrak abesten eta mugimenduan ibiltzen baikinen tartea aurkitu orduko: zapoketan, alturitazka, kinkirrinean, esku jolasetan, mimikazka... batez ere abesten. Zazpi Euskal Herriak abestuz itzultzen ginen igerilekutik eskolara harro, autobusean beti kantuan, esku jolasetan, sokasaltoan... Abesteak pozten gintuen, eta taldea sendotzen laguntzen zigun. Baina sardinaren eta olatuen abestiez aparte, gure jolasetako abesti gehienak gaztelaniazkoak ziren. Ez genuen oraindik gure hizkuntza brodatzen ikasi nonbait.

Teknologiaren sareetan murgilduta gaude eta elkarrekin une oro konektatuta, baina aurreko gizaldien ondasunei bere balioa aitortu beharrean gara, haria ez dadin eten eta etorkizunaren lilurak ez gaitzan galbidera eraman.