Komunikabideak

'Sanagustineko elkarrizketak' zikloaren hirugarrena: Mikel Labaka

Uztarria.eus | 2016-12-23 : 19:00 | Komunikabideak

2013 eta 2015 artean Aho Bizarrik Gabe egin ondoren, Erlo Telebistak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bat jarri genuen ...

Urtebeterako hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Udalak

Uztarria.eus | 2016-12-02 : 16:07 | Komunikabideak

Orotara 31.583,26 euroko diru-laguntza jaso du Uztarriak 2016an. Herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzea azaroko udalbatzarrean onartu zuten.

 

Maria de Jesus azpeitiarra, 'Gaztezulo'-ren bideo lehiaketan publikoaren saria irabazi duen lanean

Uztarria.eus | 2016-11-29 : 18:19 | Komunikabideak

Gaztezulo aldizkariak antolatutako VII. Bideo Lehiaketan publikoaren saria jasoko duen lana zein den jakinarazi dute gaur. Hamar bideo ziren lehian eta Maitasunaren indarra izenekoa izan da bozkatuena. Eta bideo horretako ...

'Sanagustineko elkarrizketak' zikloaren bigarrena: Erika Olaizola

Uztarria.eus | 2016-11-15 : 09:34 | Komunikabideak

2013 eta 2015 artean Aho Bizarrik Gabe egin ondoren, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bat jarri genuen ...

Uztarriari "babesa eta elkartasuna" adierazi dizkio udal gobernuak

Uztarria.eus | 2016-07-02 : 10:29 | Komunikabideak

"Alde batetik, kazetariek informatzeko zein herritarrek informatuak izateko duten eskubidea aldarrikatzen du; eta, bestetik, edozein herri mugimenduk biltzeko duen eskubidea ere azpimarratu nahi du", dio, ostegunean plazan jazotakoaren aurrean.

»» Erantzunak: 1 (Enekoitz Esnaola)

Uztarriako kazetari bat identifikatu du Ertzaintzak, argazki batzuk ateratzeagatik

Uztarria.eus | 2016-07-01 : 13:47 | Komunikabideak

Azpeitia Zutik mugimenduaren batzarrari argazkiak ateratzen ari zela identifikatu zuten kazetaria. Mozal Legearen balizko ondorioez ohartarazi eta ertzainak agertzen ziren argazkiak ezabatzeko agindu zioten.

'Sanagustineko elkarrizketak' zikloaren estreinakoa: Jabier LarraƱaga

Uztarria.eus | 2016-06-28 : 18:27 | Komunikabideak

2013 eta 2015 artean Aho Bizarrik Gabe egin ondoren, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitza-k eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bat jarri dugu ...

Elkarrizketa ziklo berria, azpeitiarrekin orain

Azpeitiko Kultur Mahaia, Erlo Telebista, Sanagustin kulturgunea, Urola Kostako Hitza eta Uztarria Komunikazio Taldea | 2016-05-12 : 13:13 | Komunikabideak

Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatua izan da aurreneko gonbidatua. Elkarrizketa ekainaren hasieran argitaratuko dugu gure hedabideetan.

 

Mikel Aiestaran saritu du Huescako Kazetaritza Digitalaren Biltzarrak

Uztarria.eus | 2016-03-08 : 16:33 | Komunikabideak

Porquet Saria eman diote, egiten dituen multimedia kroniken errekonozimendu gisara. Joan den azaroan 2015eko Euskal Kazetariak saria jaso zuen Aiestaranek.

 

Pako Aristiri aitortza, 'Gure Berriak' hedabidearen aurkezpenean

Uztarria.eus | 2015-11-06 : 17:56

Atzo, osteguna, aurkeztu zuten Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Gure Berriak hedabidea, modu dibulgatiboan Euskal Herriaren independentzia sustatu nahi duen proiektua. Aurkezpen ekitaldian, poema bat irakurriz hartu zuen parte ...

Mikel Aiestarani eman diote 2015eko Euskal Kazetariak Saria

Uztarria.eus | 2015-10-29 : 18:04 | Komunikabideak

Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) banatzen duen saria egokitu zaio urteetan Azpeitian bizi ondoren egun Jerusalemen bizi den beasaindar kazetariari.

 

Hitzarmena sinatu dute 'Urola Kostako Hitza'-k eta Udalak

Uztarria.eus | 2015-10-28 : 11:33

Azpeitiko Udalak eta Urola Kostako Hitza-k eskualdeko hedabidea diruz laguntzeko hitzarmena sinatu dute. Eneko Etxeberria alkateak eta Hitza-ko zuzendari Onintza Letek sinatutako hitzarmenaren helburua eskualdeko hedabideetan euskara bermatzea ...

Euskal hedabideen Interneteko jarduna %60 igo da azken bi urteotan

Hekimen, Euskal Hedabideen Elkartea | 2015-10-08 : 17:04 | Komunikabideak

Orokorrak dira gaur egun bisita gehien jasotzen dituzten webguneak, erdia baino gehixeago (%53,7). Tokiko hedabideek bisiten %42 biltzen dituzte, eta tematikoek, azkenik, %3,6. Nabarmendu behar da gero eta gehiago direla tokikoen bidez iristen diren bisitak, 2011. urtean bisiten %25 inguru zirelako.

Uztarriatik elkartasuna Goienari

Uztarria.eus | 2015-06-04 : 16:55 | Komunikabideak

Debagoieneko Goiena Komunikazio Taldearen egoitzan pintaketak egin dituzte gaur, osteguna. Besteak beste, "Goiena = PNV" bezalako mezuak margotu dituzte komunikazio taldearen egoitzako pareta eta atean. Eraso horren aurrean, Uztarria Komunikazio Taldeak elkartasun guztia helarazi nahi die Goiena osatzen duten langile eta kide guztiei, eta bat egiten du Tokikomek plazaratu duen adierazpenarekin.

 

Nagore Aranburu izango da 'Aitaren Etxea' telesaileko protagonistetako bat

Uztarria.eus | 2015-05-12 : 12:05 | Komunikabideak

50eko hamarkadan dago girotuta telesaila eta ta hotel baten jabe den familiaren ingurukoa da istorioa. Euskal Herriko hainbat txokotan egingo dituzte grabaketak eta Zestoan ere arituko dira lanean aktoreak. 

 

Maiz eta Lazkano: "Indiana Jonesena zientzia fikzioa da"

Uztarria.eus | 2015-03-18 : 18:55 | Komunikabideak

Antxieta Arkeologia Taldeko kideak Uztarrian izan dira arratsaldean, erabiltzaileek elkarrizketa digitalerako bidali dizkieten galderei erantzuten. Irakurri hemen elkarrizketa osoa.

 

"Euskaldunen iraultza txiki" eske

Uztarria.eus | 2015-03-11 : 11:46 | Komunikabideak

Euskara, politika, selekzioa eta futbolari buruz naturaltasun osoz hitz egin du Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak Aho bizarrik gabe-n, Sanagustin kulturgunean. 65 lagun izan ziren. Solasaldi zikloa hamabigarren saio harekin bukatu da. Udara baino lehenago sareko liburu bat argitaratuko dute antolatzaileek.

Gaizka Garitano, Aho Bizarrik Gabe Sanagustinen

Uztarria.eus | 2015-03-10 : 18:28 | Komunikabideak

Gaur, asteartea, 19:00etan hasiko da Eibar futbol taldearen entrenatzaileak Ander Ugarte kazetariarekin izango duen solasaldia, Aho Bizarrik Gabe zikloaren barruan. Kulturgunera joaterik ez dutenek streaming bidez zuzenean jarraitu dezakete saioa www.sanagustinkulturgunea.net webgunean. Baita Twitterren ere, #ABG_Garitano traola jarraituz.

'Kontuk eta komeriyek' Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-03-05 : 17:25 | Komunikabideak

Uztarria.eus-eko Kontuk eta komeriyek saioko Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan elkarrizketatu zituzten atzo, martxoak 4. Orain arte grabatu dituzten bi atalak (urtarrilekoa, sansebastianen gainekoa, eta otsailekoa, Azpeitiko parrandaren gainbeheraz) izan zituzten hizpide, baita bideoak grabatu eta elkarrizketak egiterakoan bizitzen ari diren esperientziak ere.

Pepe Aizpuru eta Nekane Zinkunegi, Argia Sariak jaso dituztenen artean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-01-30 : 17:00

Argia astekariak gaur, urtarrilak 30, banatu ditu aurtengo Argia Sariak. Euskarazko komunikazioan nabarmendu diren proiektuak saritzen dituzte eta, 26. edizioa izan den honetan, Pepe Aizpuru azpeitiarra eta Nekane Zinkunegi ...

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, Nekane Zinkunegi)

Emaitzak: 407 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 18 19 20 21