Komunikabideak

2008an eskualdeko euskarazko telebista sortzeko tramitazioa martxan

Uztarria | 2006-12-28 : 16:12 | Komunikabideak

Martxoaren 23ra arteko epea egongo da proiektuak aurkezteko

Uztarriarentzat oso garrantzitsua da Urola Kostan euskarazko telebista sortzea

Euskal prentsan harpidetzak egitea sustatuz, Kontseiluak kanpaina berria aurkeztu du

Urola Kostako Hitza | 2006-12-22 : 11:12 | Komunikabideak

Kontseiluak Euskal prentsako harpidetza bat kanpaina aurkeztu du

Euskaraz argitaratzen diren komunikabideek euskararen normalkuntza prozesuan ezinbesteko papera betetzen dutela aldarrikatu nahi dute (Urola Kostako Hitza)

 

Eneko Etxeberria: "'Egunkaria auzia'-n epaiketa egitea ez litzateke logikoa"

Uztarria | 2006-12-19 : 15:12 | Komunikabideak

'Egunkaria'-ko lege arduradunak uste du "erabakia oso garrantzitsua" dela, baina "oso berandu datorrela" azpimarratu du

Azpeitiar abokatua 2003ko urriko operazioan atxilotu egin zuten

»» Erantzunak: 1 (Igor)

Fiskalak 'Egunkaria auzia' artxibatzeko eskatuko duela diote

Uztarria | 2006-12-14 : 12:12 | Komunikabideak

2003ko otsailaren 20an Egunkaria itxi egin zuten, "ETArekin lotura" zuelakoan, eta hamar euskaltzale atxilotu zituzten

Urte bereko urrian, operazio zabalagoan, 'Egunkaria'-ko bi azpeitiar atxilotu zituzten: Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria

Azkeneko albistea (14:00): egiaztatu da fiskalaren eskaera

Eskualde bakoitzean euskarazko telebista bat

Gorka Erostarbe (Berria) | 2006-12-07 : 10:12 | Komunikabideak

Urola Kostan ere bai. Eta guztien artean sare bat.

Helburu hori dute Hamaika Telebista Hedatzeko Taldekoek.

Iñaki Uria zuzendari nagusiari elkarrizketa egin diote Berrian

Abenduko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria | 2006-12-05 : 15:12 | Komunikabideak

Aldizkari honetako gai nagusia langileen ingurukoa da. Arlo batzuetan gero eta zailagoa izaten da bertako langileak topatzea; hori gertatzen zaie tabernariei, udaltzainei...

Beste gaiak: Amaia Beltran, Luis Ansoalde Realeko administrazio kontseiluko bozemailea, Benito Lertxundik abenduaren 13an Orkatzen alde emango duen kontzertua

 

Udalak webgunea eraberritu du

Uztarria | 2006-11-27 : 18:11 | Komunikabideak

www.azpeitia.net-ek "udaletxean gertatzen denaren berri uneoro izateko" bidea izan nahi du

Udaleko sailekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du webguneak

 

»» Erantzunak: 1 (haritzetxaniz)

Dagoeneko 125 erregistro uztarria.com-en

Uztarria | 2006-11-24 : 17:11 | Komunikabideak

Duela hilabete eta erditik dago martxan erregistro sistema

Oraindik ez al zara erregistratu? Hemen egin dezakezu

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, jkare)

Hiru blog berri uztarria.com-en

Uztarria | 2006-11-20 : 17:11 | Komunikabideak

Olatz Prat, Iñaki Uranga eta Aitor Bengoetxea Ondarru dira uztarria.com-en bloga estrenatu dutenak

Uztarriaren asmoa, blog gehiago biltzea da

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzen igoerak ez die eragingo 'Hitza' egunkariei

Urola Kostako Hitza | 2006-11-16 : 16:11 | Komunikabideak

Hitza egunkarien kasuan, ez da aldaketa nabarmenik izan

Uztarriak diru laguntzetan %41eko igoera izan du (Urola Kostako Hitza)

Azaroko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria | 2006-11-07 : 18:11 | Komunikabideak

Bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria... Uztarriak Xabier Euzkitzeri elkarrizketa egin dio

Beste gaiak: Igone Guridi, Anastasio Esnaolaren poema liburua, Luistxo Fernandez, ikastolaren sarrerako argazkiak...

 

'Internet eta euskara' hitzaldia asteazkenean

Uztarria | 2006-11-07 : 12:11 | Komunikabideak

Luistxo Fernandezek emango du, Aitonena I-en, Uztarriak antolatuta

"Informazio lokalaren monopolioa euskaldun tristeon eskuetatik kanpo egoteko arriskua dago", dio

Uztarriak azaroko aldizkarian elkarrizketa egin dio Fernandezi

'Bideoak' atala martxan da uztarria.com-en

Uztarria | 2006-10-30 : 17:10 | Komunikabideak

Informazioa modu osatuagoan eman nahi du Uztarriak

Une honetan Urrakiko igoerako bideoa dago ikusgai

Amaia Mendizabal, 'Urola Kostako Hitza'-ren zuzendari

Urola Kostako Hitza | 2006-10-17 : 15:10 | Komunikabideak

Azpeitiar kazetaria Gari Berasaluzek utzitako kargua utzi du (Urola Kostako Hitza)

Uztarria aldizkarian aritu izan da kazetari eta orain dela gutxi Azpeitiarrak Espainiako Gerran liburua aurkeztu du

 

Uztarriaren urriko aldizkaria kalean da

Uztarria | 2006-10-10 : 16:10 | Komunikabideak

Datozen urteetan Azpeitia nola aldatuko den eta zer egingo den arautzen dituzten arau ordezkatzaileak, onartzeko bidean dira. Hori dela eta, alderdi politikoetako ordezkariak elkarrizketatu ditu Uztarriak

Beste gaiak: Iñigo Ibarguren, Lehorreko surflarien argazkiak, Joxemi Etxaniz...

 

»» Erantzunak: 1 (amek)

Uztarria.com-en parte hartzeko erregistratu beharra dago

Uztarria | 2006-10-06 : 15:10 | Komunikabideak

Albiste eta iritzietako erantzunetan, 'Euskara'-n, 'Eztabaida'-n, blogetan eta 'Di-da'-n iritzia emateko erregistratu egin beharko da gaurtik

»» Erantzunak: 3 (JulenZ, Teknikoa, Poldo)

Eragileek eskatu arren, Jaurlaritzak ez du euskara hutsezko telebista bermatu

Berria eta Uztarria | 2006-10-04 : 15:10 | Komunikabideak

Aurreikuspenak betetzen badituzte, 2008an hasiko dira emititzen lehenengo tokiko telebista digitalak

Urola Kostan lau lizentzia banatuko ditu

Uztarria.com-eko estatistikak

Uztarria | 2006-09-20 : 15:09 | Komunikabideak

Edonork ikus ditzake uztarria.com-en bisita eta orrialde kopuruak

Urtebete darama estatistika-sistema berriak martxan

 

»» Erantzunak: 29 (Uztarria.eus...)

Eskualdeetan euskarazko telebista kateak sortzeko Hamaika Taldea eratu dute

Uztarria | 2006-09-19 : 17:09 | Komunikabideak

Enpresan EKT, CMNT, EKHE, Euskaltel, Elkar eta Bainet elkartu dira

Eskualdeetako eragileekin batera kate digitalen proiektuak prestatuko dituzte

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria | 2006-07-30 : 13:07 | Komunikabideak

Uztarria.com irailaren 1ean hasiko da atzera martxan eta aldizkariaren hurrengo zenbakia urrian aterako da

Urola Kostako Hitza abuztuaren 16 arte argitaratu egingo da; gero hurrena berriro irailaren 5etik

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Emaitzak: 407 | Orriak: 1 2 3 4 ... 14 15 16 17 18 19 20 21