Kirolak

Nerea Berasategi txapeldun, Tuterako triatloian

Uztarria.eus | 2018-07-02 : 17:21 | Kirolak

Azpeitiarrak bakarkako lehenbiziko garaipena lortu zuen Tuteran (Nafarroa) jokatu zen txapelketan. Hurrengo astean, urteko helburu "garrantzitsuena" izango du jokoan; Espainiako Triatloi Txapelketako kadeten mailan parte hartuko du.

 

I. San Fermin torneotik kanpo gelditu dira Nagore Aramendi eta Oihana Orbegozo

Uztarria.eus | 2018-07-02 : 08:46 | Kirolak

Bina partida jokatu zituzten atzo, igandea, Lesakako pilotalekuan, eta bi neurketak galduta ez dute finalerako txartelik eskuratu. Nagore Aramendi Ainhoa Urienekin aritu zen lehian, eta Oihana Orbegozo Olatz Ruiz de Larramendirekin.

 

Herritarren harrera beroa jaso dute Ilunpeko pilotariek eta Jagoba Labaka erremontistak

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 21:41 | Kirolak

Gaur izan da zer ospatu Azpeitian, eta emaitzen mailako erantzuna eman diote herritarrek Udalak arratsalderako jarri duen hitzorduari. 21:00etarako kalean jendetza zen gaur arratsaldean Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketa irabazi ...

Eskuzko Herriarteko txapela Azpeitira, laugarren urtez jarraian

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 18:04 | Kirolak

Lehen bi partidak irabazita, Gipuzkoako Herriarteko eskuzko lehiako txapela herriratzea lortu dute Ilunpeko pilotariek. Ataungo pilotariak 22 eta 3 menderatu dituzte lehen partidan, eta bigarrenean, berriz, 22 eta 8 nagusitu dira. Hirugarrena galdu egin dute. Azpeitiko pilotariei gaurkoan ere ez zaie herriko zaleen babesik falta izan Donostiako Atano III.a pilotalekuan; izan ere, 600 bat azpeitiar bertaratu baitira frontoira. Udalak harrera egingo die pilotariei eta gaur Oriamendi Promozio Torneoa irabazi duen Jagoba Labakari, 21:00etan.

 

Jagoba Labakak eta Mikel Etxarrik irabazi dute Erremonteko Oriamendi Promozio Torneoa

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 18:35 | Kirolak

Eloyren eta Zubiriren aurka neurtu dituzte indarrak Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta 40 eta 20 nagusitu dira Labaka eta Etxarri. Lehen aldiz irabazi du Promozio Torneoa Labakak, nahiz eta finala jokatu duen bigarren aldia izan gaurkoa.

 

Festa giroak hartu du Damaso auzunea

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 17:44 | Kirolak

 

Damasoko bizilagunak auzuneko festak ospatzen ari dira gaur, zapatua. Haur, gaztetxo nahiz heldu, festa giroan murgilduta dabiltza goizetik. Txupinazoarekin eta Damaxen jaitsierarin hasi dute jaia, eta ondoren haurrentzako mahai ...

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Joseba Albizuk iaz irabazitako Europako Ultramaratoiko garaipena berretsi du

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 16:03 | Kirolak

Vielhan (Aran bailara, Okzitania) jokatu da Pedals de Foc proba, eta bertan erabaki da Europako txapelduna. Azpeitiarrak hamar ordu eta lau segundo behar izan ditu 213 kilometroko proba bukatzeko. Txirrindulariaren arabera, "lasterketa gogorra" izaten da Pedals de Foc, baina berarentzat, aurtengoan "bereziki" izan da neketsua. Amari eskaini dio garaipena Albizuk.

 

Nagore Aramendik eta Oihana Orbegozok I. San Fermin Torneoa jokatuko dute

Uztarria.eus | 2018-06-30 : 13:28 | Kirolak

Bihar jokatuko dituzte partidak Lesakan (Nafarroa), 11:30ean hasita, eta finalak eta hirugarren eta laugarren postua eskuratzeko lehiak uztailaren 14an izango dira Iruñean. Bigarren taldean lehiatuko dira bi pilotari azpeitiarrak. Aramendik Ainhoa Urien abadiñarra izango du txapelketako bikote, eta Orbegozok Naroa Elizalde zubietarra.

 

Azpeitia, txapela defendatzera

Urola Kostako Hitza | 2018-06-29 : 14:00 | Kirolak

Gipuzkoako Herriartekoaren zazpigarren txapelaren bila joango dira Azpeitiko pilotariak bihar Donostiako Atano III.a pilotalekura. Finalerako 500 sarrera inguru saldu dituzte dagoeneko. Urola Kostako Hitzak Dani Murgiondo eta Jon Alberdi seniorrekin hitz egin du.

 

Interjal txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute etzi Izarraitz frontoian

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 10:57 | Kirolak

19:00etan hasiko dira norgehiagokak Izarraitz pilotalekuan, eta bi partida jokatuko dituzte honako lau bikote hauek: Retolaza eta Uriel eta Laloo eta Susoren aurka lehiatuko dira; Antxonek eta Ibarluzeak osatutako bikoteak, berriz, Etxeberriren eta Zugaitzen aurka neurtuko dituzte indarrak.

 

Jagoba Labakak erremonteko Oriamendi Promozio Torneoko finala jokatuko du bihar

Uztarria.eus | 2018-06-29 : 10:51 | Kirolak

Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango da binakako finala, 16:00etan hasita. Labaka Etxarrirekin ariko da Eloyren eta Zubiriren aurka. Etxarrik eta Labakak joan zen asteburuan lortu zuten finalerako txartela.

 

Elene Viles, Haizea Uranga eta Mirari Uria, Realera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2018-06-29 : 08:45

Elene Vilesek, Haizea Urangak eta Mirari Uriak Realean jokatuko dute datorren denboraldian! Talde txuriurdinak Erregional mailan aterako duen taldean arituko dira hiru azpeitiarrak, hain zuzen. Zorionak eta aprobetxatu aukera!

Euskal pentatloia jokatuko dute zezen-plazan irailaren 29an

Uztarria.eus | 2018-06-27 : 17:19 | Kirolak

Harri-jasotzen, gizon proban, aizkoran, txinga eramaten eta korrika neurtuko dituzte indarrak zazpi kirolarik: Xabier Orbegozo Arria V.ak, Haritz Azpiazu Arria VI.ak, Luis Txapartegik, Jon Ander Maizak, Jon Gisasola Zelaik, Xabier Zalduak eta Alex Txikonek. Herri kirolariek pentatloian indarrak neurtuko dituzten seigarren aldia izango da; 1990an egin zuten proba horren azken edizioa.

 

Gipuzkoako Herriartekoaren finala zuzenean Uztarrian, Erloren bidez

Uztarria.eus | 2018-06-27 : 16:17 | Kirolak

Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Eskupilotako Txapelketaren finala jokatuko du zapatuan, eta Erlo Telebistak zuzeneko emanaldi berezia eskainiko du Donostiako Atano III.a pilotalekutik. Azpeitiaren eta Ataunen arteko finala streaming bidez ...

Aitor Zulaika Reala C taldeko bigarren entrenatzailea izango da datorren denboraldian

Uztarria.eus | 2018-06-27 : 16:02 | Kirolak

Iaz Reala B zuzentzen aritu zen azpeitiarra, Imanol Alguacil Realeko lehen taldeko entrenatzaile izendatu ostean. Gainera, Reala Bko eta jubenilen taldeko koordintzailea ere izango da azpeitiarra 2018-2019 denboraldian. Ibilbide oparoa du Zulaikak entrenatzaile lanetan.

 

Aitzol Doiharzabal: "Zailena da buelta noiz hartu erabakitzea"

Uztarria.eus | 2018-06-26 : 17:31 | Kirolak

Ekaineko Uztarria aldizkaria osorik irakur daiteke dagoeneko webgune honetan (hemen, PDF formatuan). Herri aldizkariaren 206. zenbaki horretan dator Julene Frantzesena kazetariak Aitzol Doiharzabal mendi gidariari egindako elkarrizketa hau.

 

Zapatu eguerdian ere autobusa jarri dute Herriartekoaren finalera joan nahi dutenentzat

Uztarria.eus | 2018-06-26 : 10:46 | Kirolak

12:30ean irtengo da lehen autobus hori Donostiaruntz, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokitik; aurrez hamaiketakoa ere prestatu dute Korrale tabernan. Arratsaldeko autobusetarako bezala, eguerdiko autobuserako izena Frontoi Txikian eman beharko da, gaurtik aurrera; eta hamaiketakoa egiteko, berriz, tabernan bertan.

 

Sariak banatuz agurtu du denboraldia Iraurgi Saskibaloi Taldeak

Uztarria.eus | 2018-06-25 : 18:24 | Kirolak

Ohiturari jarraituz, goizean Oñatzera igoera egin zuten bizikletaz, eta ondoren, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta laguntzaile guztiak Loiola hotelean elkartu ziren bazkaltzeko.

 

Julen Egigurenek Tolosako San Joan Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus | 2018-06-25 : 14:35

Julen Egiguren pilotariak Tolosako San Joan Txapelketa irabazi du. Atzo, igandea, jokatu zuen azpeitiarrak lau eta erdiko txapelketako finala Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta 22 eta 15 hartu zuen mendean Ander ...

Joseba Albizu laugarren, Quebrantahuesos bizikleta lasterketan

Uztarria.eus | 2018-06-25 : 12:18 | Kirolak

Larunbatean jokatu zuten 199 kilometrotako lasterketa, Sabiñanigon (Huesca, Espainia), eta azpeitiarrak 05:30:23 denbora behar izan zuen helmugaratzeko.

 

Emaitzak: 4702 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 233 234 235 236