Kirolak

Maider Etxezabal: "Nire lana egiten disfrutatzea soilik neukan buruan, eta horrek lagundu zidan ustekabean txapela irabazten"

Uztarria.eus | 2019-10-01 : 11:08 | Kirolak

Maider Etxezabalek (Azpeitia, 1990) Euskal Herriko Lokotx Bilketa Txapelketa irabazi berri du, Igantzin (Nafarroa). Lehia oso estua izan zen larunbatekoa, baina txapela janztea lortu zuen txapelketan Araba ordezkatuz parte hartu zuen kirolari azpeitiarrak. "Gustura" dago lorpenarekin, eta lanean jarraitzeko prest dago: sokatirako denboraldi-aurrean murgilduta da, eta otsailean munduko txapelketan ariko da Irlandan.

 

Xake ikastaroak eskainiko ditu Xaputarrak taldeak

Uztarria.eus | 2019-10-01 : 09:30 | Kirolak

Astelehenetan eta ostegunetan izango dira saioak Baigerako laugarren solairuan, eta nahi duten herritar guztiek izango dute ikastaroetan parte hartzeko aukera. Doakoak izango dira saioak, eta herritarrek oinarrizko kontzeptuak ikasi ahal izango dituzte.

 

Lau eta erdiko txapelketako partida izango da urriaren 11n Izarraitz frontoian

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 15:08 | Kirolak

Hiru partidako jaialdia antolatu dute: lehen mailako bat eta promozio mailako bi. Denak lau eta erdiko txapelketetako neurketak izango dira. Lehen mailako partida Irribarria eta Victorren nahiz Bakaikoa eta Jakaren arteko lehietako bi irabazleek jokatuko dute. Promozio mailakoetan, berriz, Jon Alberdi eta Julen Egiguren ariko dira. 22:00etan hasiko da jaialdia, eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak, 25 euroren trukean.

 

Kimuraren lekukoa hartuko du Kodaore judo klub berriak

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 12:01 | Kirolak

Pedro Guerrak erretiroa hartzea erabaki du eta haren jarraitzaile Gorka Arregik eta Juantxo Calerok hartuko dute klaseak ematearen ardura; horrela jakinarazi du Kimurak, ohar bidez. Guerrak bihar, asteartea, emango die erabakiaren berri Kimurako kideei eta ikasleei, kiroldegian.

 

Jexux Zelaia bigarren Espainiako kilometro bertikaleko txapelketan, beteranoen mailan

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 11:08

Espainiako kilometro bertikaleko txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Canfrancen (Huesca, Espainia), eta Jexux Zelaia korrikalariak sailkapeneko bigarren postua eskuratu zuen beteranoen mailan (irudian, ezkerretik aurrena). Korrikalariek 3,8 kilometroko bidea...

Juaristi ISB Zilarrezko LEB Ligako sailkapenaren buruan da

Uztarria.eus | 2019-09-30 : 10:37 | Kirolak

Atzokoan Clavijoren aurka neurtu zituen indarrak Iñaki Jimenezen taldeak, eta azken laurdenean lortu zuen partida poltsikoratzea; 79 eta 70 irabazi zuen norgehiagoka. Asteazkenean ere partida jokatuko dute ISBko gizonen lehen taldekoek, Circulo Gijon taldearen kontra; 20:30ean izango da, kiroldegian.

 

Maider Etxezabalek Euskal Herriko Lokotx Bilketa Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus | 2019-09-29 : 15:35

Maider Etxezabal kirolari azpeitiarrak Euskal Herriko Lokotx Bilketa Txapelketa irabazi zuen atzo, zapatua, Igantzin (Nafarroa). Arabako, Bizkaiko nahiz Nafarroako txapeldunak eta txapeldunordeak aritu ziren lehian; tartean Etxezabal, Arabako txapeldunordea delako...

Lagun Onakek etxean galdu gabe jarraitzen du

Uztarria.eus | 2019-09-29 : 10:37

Lagun Onak futbol taldeko gizonen lehen taldeak 2019-2020 denboraldiko zazpigarren partida jokatu zuen atzo, zapatua, Garmendipen, Somorrostro taldearen aurka. Azpeitiko taldeak ez zuen lortu hiru puntuak eskuratzerik, baina hutsean berdinduta...

Karting eta minimotard erakustaldiak ikusmina piztu du herrian

Uztarria.eus | 2019-09-28 : 17:27 | Kirolak

 

Motor hotsak ez du etenik izan gaur arratsaldean Perez Arregi plazaren nahiz Damaso Azkue auzunearen inguruetan. Izan ere, gaur egin dute joan zen uztailean gauzatzekoak ziren baina eguraldiagatik atzeratu zuten...

»» Ikusi argazki guztiak (86)

Juaristi enpresak ISBko gizonen lehen taldea babesten jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-09-27 : 17:52

Joan zen asteburuan hasi zuen Juaristi ISBk denboraldi berria, eta gaur, ostirala, prentsaurrekoa eskaini dute kirol taldeko kideek nahiz hainbat erakundetako ordezkariek. Gizonen lehen taldeak LEB ligetan hamargarren denboraldia hasi...

Autobus geltokietan aldaketak izango dira zapatuan, karting eta minimotard erakustaldia tarteko

Uztarria.eus | 2019-09-26 : 08:51 | Kirolak

Julian Elorza hiribideko nahiz Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokiak bertan behera geldituko dira egun osoan zehar. Autobusek sahiesbidean egingo dituzte geldialdiak. Gaueko autobus zerbitzuek ohiko geltokietan egingo dituzte geldialdiak.

 

Kodaore herriko judo talde berria ikasturteari ekiteko prest da

Uztarria.eus | 2019-09-25 : 10:19 | Kirolak

Kimura judo klubeko zenbait kidek beste kirol talde bat osatu dute: Kodaore. Urriaren 1ean hasiko dituzte saioak, eta Landetan hartu duten lokala bisitatzeko aukera izango da bihar.

 

Izarraitz igeri elkarteko kide berrien gurasoei zuzendutako bilera izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Izarraitz Igeri Elkartea | 2019-09-24 : 10:49 | Kirolak

Izarraitz igeri elkartean izena eman duten gaztetxoen gurasoei zuzendutako harrera bilera egingo dute bihar, asteazkena...

Juaristi ISBk ezin hobeto hasi du denboraldia

Uztarria.eus | 2019-09-24 : 10:19 | Kirolak

Azpeitiko taldeak aise irabazi zuen zapatuan Marbellaren aurkako partida; 52 eta 79 nagusitu zen Juaristi ISB. Datorren igandean etxean jokatuko dute mutilek denboraldiko bigarren partida, 18:00etan hasita, Bodegas Rioja Vega taldearen kontra. Osatu dute dagoeneko denboraldi berrirako taldea. Añares Rioja ISBko neskek, berriz, urriaren 6an hasiko dute denboraldi berria, Sinergia Real Canoeren kontra. Azkoitiko kiroldegian jokatuko dute neurketa, 11:00etan hasita.

 

Rafa Zubeldia bigarren, Ur Irekietako Espainiako Kopan

Uztarria.eus | 2019-09-23 : 16:46

El Anillo igeriketa zeharkaldia jokatu zen atzo, hilak 22, Caceresen (Extremadura, Espainia), eta Izarritz igeriketa elkarteko kide Rafa Zubeldiak podiumean bigarren postua eskuratu zuen master mailan. Ur Irekietako Espainiako V...

103 lagunek osatu dute Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko zazpigarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2019-09-23 : 10:30 | Kirolak

 

Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko zazpigarren etapa egin zuten joan den larunbatean. 07:30ean 103 lagun elkartu ziren etapari ekiteko. Autobusez Albainara (Gaztela eta Leon, Espainia...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Izarraitz elkarteko igerilariak saritu dituzte Igeriketa Galan

Uztarria.eus | 2019-09-22 : 18:45 | Kirolak

Iker Aizpuruk igeriketa egokitutako lehen saria eskuratu zuen, eta Elene Sudupe Izarraitz elkarteko igerilari azkoitiarrak, alebin mailako bigarren saria. Era berean, junior eta senior gizonezkoen Izarraitz elkarteak hirugarren saria irabazi zuen.

 

Julen Lopetegi bigarren, Comillasko Triatloian

Uztarria.eus | 2019-09-22 : 11:41

Kantabriako (Espainia) Comillas herrian trialtoia jokatu zuten atzo, larunbata, eta Julen Lopetegi azpeitiarrak bigarren postua eskuratu zuen proban. Kirolariek 1,5 kilometro igerian, 40,8 kilometro bizikletaz eta 9,5...

Txapela txapelaren gainean jantzi du Zalduak

Uztarria.eus | 2019-09-22 : 10:21 | Kirolak

 

Euskal Pentatloi Txapelketaren finala jokatu zuten atzo, larunbata, Azpeitiko zezen plazan, eta agerikoa izan zen herri kirol jaialdiak ikusmina piztu zuela: gutxitan bezala bete zen zezen plaza. Sei kirolari aritu...

»» Ikusi argazki guztiak (57) »» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Galtzen hasi arren, beste garaipen bat eskuratu du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2019-09-19 : 15:26

Lagun Onak futbol taldeko Espainiako Hirugarren Mailako taldeak ligako partida jokatu zuen atzo, asteazkena, Garmendipe futbol zelaian. Gasteizko San Ignacioren aurka aritu zen Azpeitiko taldea, eta galtzen hasi baziren ere...

Emaitzak: 5371 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 266 267 268 269