Kirolak

Lagun Onak taldeak bigarren jarraitzen du preferente mailan

Uztarria.com | 2002-02-04 : 12:02 | Kirolak

Emaitza ezberdinak lortu dituzte asteburuan Lagun Onak futbol taldeek. Mutilek, preferente mailan 4-0 irabazi zuten Irun 1902 taldearen kontra jokatutako partidan, eta jubenilek 3-5 galdu zuten Zarautzen kontra. Neskek, Leioakoen kontra hutsean berdindu zuten. Hiru partidak etxean jokatu zituzten, Garmendiko zelaietan.

Jostaldi Kirolak-Plaza Berri Sport, areto futboleko derbia jokatuko da larunbatean

Azpeitiko Areto Futbol Taldea | 2002-01-29 : 19:01 | Kirolak

Jostaldi-Kirolakek, herriko areto futbol taldeak, denboraldiko lehenengo derbia jokatuko du larunbatean etxean. Aurrean Azkoitiko Plaza Berri Sport taldea izango dute azpeitiarrek. Partida arratsaldeko 16.30tan hasiko da Udal Polikiroldegian.

Lagun Onakeko futbol taldeek galdu egin dute maila desberdinetan

Uztarria.com | 2002-01-28 : 13:01 | Kirolak

Asteburu txarra Lagun Onak futbol taldeentzat. Preferente mailan 3-0 galdu zuten Trintxerpen kontra jokatutako partidan, eta jubenilek ere 4-2 galdu zuten Aretxabaletaren kontra. Bi partidak kanpoan jokatu zituzten.

Leire Agirre, 2001 urteko azpeitiar kirolaria izendatua

Uztarria | 2002-01-03 : 16:01 | Kirolak

Abenduaren 29an, larunbata, banatu ziren urteko kirolari onenei zegozkien sariak Udaletxeko Udalbatza Aretoan

Azpeitiko Lehen San Silbestre lasterketaren sailkapena

Iraurgi Atletismo Taldea | 2002-01-02 : 12:01 | Kirolak

Urtearen azken eguna lasterka bukatzeko ohitura nahikoa zabalduta dago, eta aurten lehenbiziko aldiz, Azpeitian ere San Silbestre lasterketa ospatu da. Abenduaren 31ean 269 lagunek egin zituzten herriko zirkuituan bira bat edo bi. Albiste honetan bertan jasotzen dugu, kategoriaka, sailkapen osoa.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Udal Kirol Patronatoak aurtengo bazkidetzarako izen-ematea ireki du

Erredakzioa | 2001-12-28 : 14:12 | Kirolak

Udal Kirol Patronatoaren kirol instalakuntzak erabili ahal izateko aurtengorako bazkide egiteko kanpaina ireki da.

Josu Bereziartuak 'Izarraiztik Everestera' liburua aurkeztu du

Nerea Uranga / Josu Azpillaga | 2001-12-12 : 19:12 | Kirolak

Gaur eguerdiko hamabietan udaletxe areto nagusian aurkeztu dute Josu Bereziartua mendizale azpeitiarraren liburua: Izarraiztik Everestera

Jende ugari bildu da aurkezpena, eta tartean, oso aurpegi ezagunak.

 

130 herritarrek bukatu dute Behobia-Donostia

Josu Azpillaga | 2001-11-13 : 16:11 | Kirolak

Aurten ere herritar ugari joan da Behobia-Donostia 20 kilometroko karrera egitera. Giro egokiak lagunduta, gainera, marka onak lortu direla aitortu digute zenbait partaidek. Hona hemen sailkapen osoa.

Emaitzak: 5308 | Orriak: 1 2 3 4 ... 262 263 264 265 266