Kirolak
Lagun Onak mendi taldekoak Aste Santutan Guadarraman izan ziren
2002-04-16 : 12:04 | Kirolak
|Lagun Onak mendi elkarteak Aste Santuan egin zuen irteeran Guadarramako mendikatea ezagutzeko aukera izan zuen. Irteeran 44 mendizalek parte hartu zuten.
»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)
Jostaldik datorren ostegunera atzeratu du ligako partida
2002-04-05 : 16:04 | Kirolak
|Azpeitiko areto futbol taldeak ez du ligako partidarik jokatuko bihar etxean, izan ere, jardunaldi honetako aurkaria zen Makax talde donostiarrak eskatuta, hurrengo ostegunera atzeratu baitu. Norgehiagoka arratsaldeko 19.00etan hasiko da herriko kiroldegian.
Jostaldik garaipena behar du larunbatean laugarren postua berreskuratzeko
2002-04-02 : 19:04 | Kirolak
Azpeitiko areto futbol taldeak partida garrantzitsua jokatuko du datorren larunbatean etxean, izan ere, bere aurkaria une honetan sailkapenean aurre hartzen dion Donostiako Makax taldea izango baita. Garaipena lortuz gero, Jostaldik laugarren tokia berreskuratuko luke. Huts eginez gero, aldiz, definitiboki ez automatikoki agur esango lioke Lehen Mailara igotzeko posibilitateari. |
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren sailkapena
2002-04-02 : 10:04 | Kirolak
| Antolatzaileek eman berri digute iragan larunbatean ospatu zen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko sailkapena. Albiste honetan, oso-osorik aurkituko duzue.
Eguerdian inauguratu da Diego Garciaren irudia
2002-03-30 : 18:03 | Kirolak
| Gaur eguerdian Azkoitia eta Azpeitia bitartean, Loiolan, Diego Garciaren irudia inauguratu da. Inaugurazio ekitaldia 12:00etan hasi da, korrikalari ezagunak eta bere lagunak (Martin Fiz, Alberto Juzdado, Alejandro Gomez, Kamel Ziani eta Abel Anton besteak beste), senideen artean gurasoak eta anai-arreba, lagunak, Azpeiti eta Azkoitiko alkateak eta udaletxeetako ordezkariak eta herritar ugari izan dira ekitaldian.
Iosu Arregi eta Leire Altube izan ziren I. Mendi Biatloiko irabazleak
2002-03-27 : 18:03 | Kirolak
|Aurten Loiolako jaietan lehenengoz ospatu zen I. Mendi Biatloian Iosu Arregi eta Leire Altube izan ziren garaile. Guztira 49 lagunek parte hartu zuten proban
Diego Garcia gogoratuz
2002-03-22 : 09:03 | Kirolak
|Euskadi Irratiak Diego Garciaren heriotzaren urteurrena dela eta ordubeteko saio berezia egingo du Azpeitian.
Berriro Izarraiztik Himalayara
2002-03-21 : 12:03 | Kirolak
|Atzo, martxoaren 20an abiatu zen Josu Bereziartua Himalaia-ko mendietaruntz, Makalu (8.463 metro) mendirako espedizio bateko kide da Juanito Oiarzabal, Juan Vallejo, Juan Carlos Tamayo eta Fernan Latorrerekin batera.
Azpeitiarrek erraz asko hartu zuten mendean etxean hirugarren sailkatua joan den asteburuko partidan (6-1)
2002-03-18 : 19:03 | Kirolak
Azpeitiko areto furbol taldeak denboraldiko partida garrantzitsuenetako bat jokatuko du datorren ostiralean Getarian. Azpeitiarrek sekulako garaipena lortu zuten ligako azken jardunaldian Ormaiztegiko Irizar taldeari, hirugarren sailkatuari 6-1 gailendu ostean eta sailkapeneko laugarren tokian mantentzen dira, igoera postuetatik bost puntura. Asteburu honetan, berriz, bigarrenaren aurka lehiatuko dira eta oraingoan ere, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute. |
Ion Agirre herritarra azkarrena Urrakin
2002-03-18 : 11:03 | Kirolak
|Ikasberrik antolatutako Rallysprint-ak jendetza bildu zuen Urrakiko maldetan. Herrian, gainera, herritar bat izan zen azkarrena: Ion Agirre. Sailkapen guztia ikus dezakezue hemen.
Bihar III. Ikasberri Rallyesprintean Artetxe, Agirre eta Alberdi auto-gidariak izango dira
2002-03-15 : 15:03 | Kirolak
|Azpeititik Goiatzera bidean izango da III. Ikasberri Rallyesprinta. Rallysprinta hau Ikasberri Azpeitiko Ikastolak, Lagun Artea Eskuderiaren eta RAC Vasco Navarro-ren laguntzarekin antolatu ohi du. Eta aurtengo honetan parte hartzeko 72 auto-gidarik eman dute izena.
Jostaldi hirugarren sailkatuaren aurka lehiatuko da ostiralean
2002-03-13 : 20:03 | Kirolak
|Jostaldi Kirolakek benetan partida garrantzitsua jokatuko du asteburu honetan etxean. Izan ere, aurkari bezala sailkapenaren hirugarren postuan aurkitzen den Irizar taldea izango baitu. Azpeitiarrak laugarrenak dira eta, beraz, garaipena lortzea ezinbestekoa izango dute, igoera postuetatik urrundu nahi ez badute behintzat. Partida arratsaldeko 20:00etan hasiko da herriko kiroldegian.
Diego Garciaren oroimenez izango da Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia
2002-03-06 : 16:03 | Kirolak
|Atzo Donostian emaniko prentsaurrekoan antolatzaileek adierazi zuten hemendik aurrerako maratoi erdiak Diego Garciaren omenezkoak izango direla.
VII. Pilota Topaketak ostiralean izango dira herrian
2002-02-26 : 17:02 | Kirolak
|Urtero legez, Pilota Topaketak izango ditugu herrian, martxoaren 1ean. Topaketa hauetan Azpeitiko, Azkoitiko nahiz Errezilgo ikastetxeetako LH 5. mailako ikasleek hartuko dute parte. Topaketak Ikasberri, Frontoi Txiki eta Izarraitzpeko pilotalekuetan izango dira.
Areto futbol taldeak ezinbestekoa du garaipena larunbatean igoera postuetara hurbiltzeko
2002-02-26 : 12:02 | Kirolak
|Jostaldi Kirolakek garrantzi handiko partida jokatuko du datorren larunbatean etxean, sailkapeneko igoera postuetara gerturatzeko ezinbestekoa izango baitu garaipena lortzea. Azpeitiarrak seigarren dira sailkapenean azken bi jardunaldietan galtzaile irten eta gero. Asteburu honetako partidan gainera, arerio zuzena izango du aurrean Jostaldik, laugarren tokian azpeitiarrengandik hiru puntura dagoen Idiazabal Gorrotxategi taldea, hain zuzen ere.
Lagun Onak bigarrena da sailkapenean, Pasajes eta Tolosarekin batera
2002-02-25 : 12:02 | Kirolak
|Lagun Onakeko mutilek garaipen bana lortu zuten asteburuan. Preferente mailan 0-2 irabazi zuten Mutrikuren kontra jokatutako partidan, eta jubenilek 4-1 galdu zuten Zarautzen kontra. Neskek, Corella taldearen kontra 1-0 galdu zuten.
Binakako Txapelketa Zeberio II.a-Iriartek irabazi zuten
2002-02-22 : 11:02 | Kirolak
|Pasa de larunbatean, Galarretan jokatutako finalean Zeberio II.a eta Iriartek, bigarren hau azpeitiarra, AltunaI.a-Eizagirreri 37-40 irabazita.Altuna I.a-Eizagirrek ia azken unea arte lortua zuten txapela, baina partidaren azken txanpan hutsak egin eta galdu egin zuten. Azpeitiar ugari izan zen Galarretako finalean Joxe Manuel Iriarte animatzen.
Betharram-etako frontoian teilatua zabaltzen ari dira
2002-02-20 : 13:02 | Kirolak
|Betharrametako frontoian teilatua zabaltzeko lanetan ari dira egun hauetan. Frontoian euria egiten zuenean jokatzea ezinezkoa zela-eta, teilatua euritarako egokitzea erabaki da. Honela, albotik urik ez sartzeko teilatua zabaltzen ari dira. Lanak datorren hilean amaituko dira, eta frontoia berriz erabiltzeko moduan izango da.
Aristik Seat Leon Kopan lehiatu nahi du aurtengo denboraldian
2002-02-19 : 18:02 | Kirolak
|Antonio Aristik aurtengo denboraldirako Seat Leon kopan lehiatzeko asmoa du, beharrezko aurrekontua lortzen badu. Horretarako, laguntzaileekin hitz egiten ari da. Eta dena ondo badoa, aurtengo denboraldian 250 zaldiko Seat Leon bat izango du esku artean. Aristi pasa den denboraldian Espainiako Hyundai kopako garailea izan zen, Accent batekin.
Arrospide eta Arria V. rentzat izan zen Urrezko Aizkora
2002-02-19 : 16:02 | Kirolak
Angel Arrospidek eta Xabier Orbegozok, Arria V.ak, lortu zuten Urrezko Aizkora igandean. Bikote gipuzkoarrak Nazabal eta Lopez Azpilikuetari erraz irabazi zien, hauek lortutako 3 puntuen aurrean 18 lortu baitzituzten Arrospidek eta Arria V.ak. |»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)
Emaitzak: 4974 | Orriak: 1 2 3 4 ... 244 245 246 247 248 249