Kirolak

Aerobik eta gimnasia ikastaroan izena emateko deialdia egin du Udal Kirol Patronatuak

uztarria | 2003-05-19 : 17:05 | Kirolak

Aerobik eta gimnasiako ikastaroetan parte hartu nahi duenak orain du izena emateko aukera. Kiroldegian eta igerilekuan eman dezake izena ikastaro horietara joan nahi duenak, edo bi zenbaki hauetako batera deituz: 943814121 edo 943813069.

EBA ligako igoera finala Azpeitian jokatuko da

uztarria | 2003-05-14 : 17:05 | Kirolak

EBA ligako igoera final aurrekoa eta finala Azpeitian jokatuko da, maiatzaren 24 eta 25 ean. Jostaldi kirolak, Atletiko UPV, Padura eta Siglo XXI taldeak arituko dira norgehiagoka.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Lagun Onakeko mendizaleak Sierra Nevadan izan ziren Aste Santuan

Lagun Onak, M.B. | 2003-04-29 : 19:04 | Kirolak

Aurten ere azkenengo urteetan bezala Aste Santuetako jaiak aprobetxatu dituzte Lagun Onak Mendi Bazkunakoek mendi berriak ezagutzeko. Apirilaren 16tik 21a bitartean Sierra Nevada inguruan ibili dira, 36 lagun izan dira bertan eta Mulhacén (3.479 metro), Loma Pelada (3.185 metro) eta La Veleta (3.396 metro) gailurrak igotzea lortu dituzte.

 

Azpeitiko IV. Erremonte Txapelketa bihar, apirilaren 25ean, hasiko da

Uztarria.eus | 2003-04-24 : 10:04 | Kirolak

Atzo, apirilaren 23an, aurkeztu zen Azpeitiko IV. Erremonte Txapelketa Loiola Hotelean. Aurtengo edizioan 16 erremontelari arituko dira lehian, Azpeitiko erremontelari profesional guztiei jokatzeko aukera ematearren - herriko eskolako bederatzi lagunek hartuko dute parte txapelketan-, eta ondorioz kanporaketak zortzi egunetara luzatuko dira. Kanporaketak datorren ostiralean, apirilaren 25ean, hasiko dira eta ostilarero izango dira ekainaren 6a arte. Txapelketato finala, berriz, ekainaren 13an izango da.

 

63 azpeitiarrek bukatu zuten X. Azkoita-Azpeitia Nazioarteko Maratoi-Erdia

Uztarria.eus | 2003-03-31 : 09:03 | Kirolak

Guztira 63 azpeitiarrek bukatu zuten X. Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia. Lehen azpeitiarrak Xabin Aranaga Aldanondo (1:12:33), gizenezkoetan, eta Onintza Zeberio Arretxe (1:23:31), emakumezkoetan, izan ziren.

Aurtengo edizioan mila lagun biltzeko asmoa adierazi zuten antolatzaileek eta helburua bete zuten. 1069 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan, eta Fernandez espainiarrak eta Yesenia Centeno kubatarrak irabazi zuten.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Arkaitz Nogales atleta azpeitiarrak Munduko Kros txapelketan hartuko du parte

Uztarria.com | 2003-03-28 : 17:03 | Kirolak

Arkaitz Nogales 18 urteko atleta azpeitiarrak asteburu honetan Lausanan egingo den Munduko Kros txapelketan hartuko du parte, junior mailan. Bere helburu nagusiena lehen 50en artean sailkatzea da.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Momentuz 105 azpeitiar behintzat bai

uztarria@uztarria.com | 2003-03-27 : 12:03 | Kirolak

Azkoita-Azpeitia X. Nazioarteko Maratoi Erdiaren aurkezpenean mila lagun biltzeko asmoa azaldu zuten antolatzaileek. Momentuz 105 azpeitiarrek behintzat eman dute izena, eta bihar izena emateko azken egunean kopuru hori handitzea espero da. Larunbatean, martxoaren 29an, arratsaldeko 16:30ean izango da lasterketa.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Azpeitiko I.go Slalom Openak 15 kirolari bildu zituen

Amue Kirol Elkartea | 2003-03-26 : 12:03 | Kirolak

Joan den igandean Azpeitiko kiroldegian "Azpeitiko Lehenengo Slalom Opena" ospatu zen. Euskal Herri zabaletik etorritako 15 kirolarik hartu zuten parte. Modalitate hau garun paralisia duten kirolarientzako dago diseinatua eta oztopo ezberdinez osatutako ibilbide bat ahalik eta azkarren betetzean datza, gurpil ahulki baten laguntzaz. Bost kategoria ezberdin daude, gurpil aulkia bultzatzeko gaitasunaren arabera banatuta (gurpil ahulki elektrikoak, hankekin bultzatuz, eskuekin bultzatuz eta abar).

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

La Milagrosako ikasleak Gipuzkoako Eskolarteko Ibilbide Neurtuen XVI. Ekitaldian izan ziren

Gipuzkoako Mendizale Federakundea | 2003-03-19 : 13:03 | Kirolak

Igandean, martxoaren 16an Gipuzkoako Eskolarteko Ibilbide Neurtuen XVI. Ekitaldia ospatu zen. Bost ibilaldi antolatu ziren Gipuzkoako bailara ezberdinetan: Irun, Hernani, Lazkao, Deba eta Zarautz. Parte hartu zuten ikasle azpeitiarrak Zarautzen izan ziren.

Ricardo Tricio: “Azpeitian afizio handia eta oso ona dago"

Uztarria.eus | 2003-03-19 : 11:03 | Kirolak

Martxoaren 15eko IV. Ikasberri Rallysprinta zela eta etorri zen Ricardo gurera. Logroñokoa da eta duela 24 urte hasi zen Errioxa eta Euskal Herriko auto lasterketetan parte hartzen. Lasterketa hasi aurretik egon zen Uztarriakoekin.

Iñaki Alberdik irabazi zuen IV. Ikasberri Rallysprinta

Uztarria.eus | 2003-03-17 : 12:03 | Kirolak

Iñaki Alberdik eta Jorge Del Cidek irabazi zuten larunbatean, martxoaren 15ean, Errezil bidean ospatu zen IV. Ikasberri Rallysprinta. Alberdi proba osoan aurretik izan zen eta azkenean minutuko aldea atera zion bigarrenari.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Mila korrikalari baietz X. Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdian

Uztarria.eus | 2003-03-12 : 11:03 | Kirolak

Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdia martxoaren 29an izango da. 16:30ean izango da irteera Azkoitian. Eta Azpeititik Loiolarako ibilbidean bukatuko da urtero bezala. Hamargarren maratoi erdi honetan mila partehartzailera helzea nahi dute antolatzaileek.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

IV. Ikasberri Rallysprinta Errezil bidean egingo da

Uztarria.eus | 2003-03-12 : 11:03 | Kirolak

Donostian, atzo (martxoak 11) aurkeztu zen larunbatean, martxoaren 15ean, ospatuko den IV. Ikasberri Rallysprint-a. Aurtengo edizioan ibilbidea aldatu da, eta Errezil bidean egingo da, ohiko Urraki bidean egin ordez. Parte hartzaile kopurua mugatu egin da, eta 60 auto gidarik hartuko dute parte.

 

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)

468 lagunek bukatu zuten Goenako proba

Uztarria.eus | 2003-02-19 : 15:02 | Kirolak

Otsailaren 9an ospatu zen Ikasberri Kirol Elkartearen V. Krossa eta Euskadiko XXXIX. Kross Txapelketa. Txapelketa Goenan egin zen. Helduen mailan, Juan Mari Garin eta Izaskun Zubeldia izan ziren garaileak; Senior mailan, Ivan Sanchez Diez eta Amaia Piedra Montero; Jubeniletan, Najib Errouane Fatima eta Aratz Rodriguez Bilbao eta Junior mailan, Pablo Mas Molina eta Maitane Jauregi Irizar. Baina atleta hauez gain hainbat lasterkarik igaro zuten helmuga. Hain zuzen ere 468 lagunek bukatu zuten proba. Parte hartzaile guztien sailkapena oso-osorik jarraian duzu:

Mindegiak eta Larretxeak lortu zuten Binakako Urrezko Aizkora

Uztarria.eus | 2003-02-17 : 12:02 | Kirolak

Mindegiak eta Larretxeak irabazi zuten Binakako Urrezko Aizkora. Atzo Azpeitiko kiroldegian jokatutako norgehiagokan, bikote irabazleak azken proban bi segundutako aldea atera zion Peñagarikanok eta Arrospidek osatutako bikoteari. Nazabal eta Olasagasti hirugarren izan ziren.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Euskal kroslarien lehia Goenan

Uztarria.eus | 2003-02-05 : 12:02 | Kirolak

Kirol ekintza asko antolatu ohi ditu Ikasberri Kirol Elkarteak; eta atletismoan, krosak garrantzi handia du. Hala, otsailaren 9an, Euskadiko XXXIX. Kros Txapelketa egingo da Goenako kanpan, eta antolatzeko ardura Ikasberri Kirol Elkarteari eman dio federazioak.

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Astelehenean ez da berogailurik eta ur berorik egongo igerilekuan

Uztarria.eus | 2003-01-31 : 12:01 | Kirolak

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez astelehenean, otsailaren 3an, ez da ur berorik eta berogailurik egongo udal igerilekuan.

Ikaspilotaren VIII. Pilota Topaketak Azpeitian

Ikaspilota | 2003-01-27 : 10:01 | Kirolak

Azpeitian ospatuko den VIII. pilota topaketa hau, otsailaren 11an izango da Izarraitz, Betharran eta Frontoi Txiki pilotalekuetan.

Areto futboleko Jostaldik garaipena behar du igoera postuetara hurbiltzeko

Areto Futbol Taldea | 2003-01-24 : 17:01 | Kirolak

Areto futbol taldeak arerio gogorra izango du bihar kiroldegian. Lehenengo itzuliari amaiera emango dion partida honetan azpeitiarrek urrezko hiru puntu izango dituzte jokoan. Izan ere, Jostaldi laugarrena da sailkapenean eta bere atzetik puntu bakarrera dagoen Billabonako Cash Converters taldearen aurka lehiatuko baita.

Gipuzkoako I. Esku Pilota Txapelketa Herrikoia abian da

Ikasberri pilota elkartea | 2003-01-15 : 15:01 | Kirolak

Gipuzkoako Pilota Federazioak, Ikasberri Pilota Elkartearen laguntzaz, eta GARA eta Forum-en babesarekin Gipuzkoako I. ez federatuen pilota txapelketa antolatu du Azpeitian.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 5008 | Orriak: 1 2 3 4 ... 242 243 244 245 246 247 248 249 250 251