Kirolak

24 orduko III. pilota txapelketa herrikoia

Ikasberri pilota elkartea | 2003-07-11 : 12:07 | Kirolak

Uztailaren 26an ospatuko da 24 ordu pilotan txapelketa, Euskal Selekzioaren Aldeko Egunaren barnean. Izen ematea uztailaren 21a baino lehen egin behar da Zuhatz, Orkatz eta Ikastolan bertan, 943151246 telefono zenbakian. Bikoteko hamar euro ordaindu beharko da.

Iriarte azpeitiarrak jokatuko du San Fermin torneoko finala

uztarria | 2003-07-11 : 11:07 | Kirolak

San Ferminetako erremonteko torneoko finala Altuna I.a eta Iriartek jokatuko dute Garikoitz eta Lekunberriren kontra.

Bost azpeitiar II. Zegama Aizkorri mendi maratoian

Uztarria.eus | 2003-07-09 : 17:07 | Kirolak

Bost azpeitiarrek hartu zuten parte II. Aizkorri Zegama 2003 mendi maratoian. Joxe Luis Albizuri Beristain izan zen lehen azpeitiarra, 4:29:47 egin zuen.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Azpeititik 'Klagenfurt Ironman 2003'-ra joandako biek bukatu dute proba

Aitor Arruti | 2003-07-08 : 10:07 | Kirolak

Austriako Klagenfurt herrian triatloi luzeko Ironman lasterketa bat (3´8 km igerian, 180 km bizikletan eta 42 km korrika) izan zen San Fermin bezperan, uztailak 6, eta Asier Oiarzabal Disdira (30 urte) eta Joseba Ortega Agote (37) triatletak joan ziren Azpeititik bertan parte hartzera.

 

»» Erantzunak: 10 (Uztarria.eus...)

Aitor Zubillaga da munduko plater tiroko txapeldun berria

Uztarria.eus | 2003-07-07 : 19:07 | Kirolak

Aitor Zubillagak munduko plater tiroko txapela lortu du. Gaur eguerdian Udalak zoriontzeko hartu du udaletxeko areto nagusian. Zubillagari, ofizioz kamio gidaria den arren, txikitatik datorkio plater tiroan aritzeko afizioa. Alikanten (Espainian) jokatu da aurten munduko txapelketa eta han eskuratu du txapela azpeitiarrak. Ez da maila honetako txapelketa batean parte hartu duen lehen aldia, baina bai horrelako garaipena lortzen duena

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Arantzazura mendi ibilaldia igandean egingo da

uztarria | 2003-07-02 : 15:07 | Kirolak

Urtero lez, Arantzazura erromesaldia antolatu du aurten ere Lagun Onak MBk. Igandeko lehen orduetan izango da ibilaldia, gauez.

Urrezko aizkora Larretxeak irabazi zuen, Olasagasti erretiratu eta gero

uztarria | 2003-06-23 : 16:06 | Kirolak

Urrezko aizkora azpeitian jokatu zen igandean. Beroak gain hartu zuen, eta erritmo bizia hartu zuten aizkolariek. Olasagastik ezin izan zuen bere lana amaitu. 12tik 10 enbor moztu zituen.

Herrien arteko txapelketan azkoitiarrek irabazi zieten azpeitiarrei, ostiralean

uztarria | 2003-06-23 : 15:06 | Kirolak

Ostiralean jokatu zen herrien arteko eskupilota txapelketako finalaurrekoen bueltako partida, Azkoitian. Etxekoek irabazi zuten, garbi. Hiru partidak irabazi zituzten.

Lagun Onak-en denboraldi amaierako afarian opari eta sari ugari banatu ziren

uztarria | 2003-06-17 : 18:06 | Kirolak

Lagun Onak Futbol taldeko kideek ostiralean egin zuten denboraldi amaierako afaria. Bertan sariak banatu ziren, urtero moduan. Opariak ere eman zitzaizkien taldea utziko dutenei.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Iribarren eta Olazabalek irabazi zuten Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketa

uztarria | 2003-06-17 : 17:06 | Kirolak

Ostiralean amaitu zen Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketan Iribarren eta Olazabal izan ziren garaile. Nafarrek 40-29 irabazi zieten herritarrei, Izarraitz pilotalekuan jokatu zen partidan.

Herri arteko pilota txapelketan azkoitiarrek 1-2 irabazi zuten

uztarria | 2003-06-17 : 17:06 | Kirolak

Iragarpenak bete egin ziren, eta herri arteko eskupilota txapelketan azkoitiarrak izan ziren garaile iragan ostiralean Frontoi Txikian jokatutako partidetan.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Gimnasiako eta aerobikeko ikastaroak egongo dira uztailean eta irailean

uztarria | 2003-06-12 : 16:06 | Kirolak

Kirol patronatuaren ikasturtea amaitzear dago. Hala ere, uztailean eta irailean aerobikeko eta gimnasiako kurtso bereziak antolatu dira. Izena emateko epea ekainaren 16an bukatzen da.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Bereziartua-Jon eta Iribarren- Olazarrek jokatuko dute Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketako finala

uztarria | 2003-06-11 : 18:06 | Kirolak

Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketa bukaerara iristen ari da. Ostiralean jokatuko dute finala Bereziartua-Jon eta Iribar-Olazarrek.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Azkoitia eta Azpeitia lehiatuko dira herri arteko eskupilota txapelketako finalerdietan

uztarria | 2003-06-11 : 18:06 | Kirolak

Azpeitak Bergaran lortu zuen finalaurrekoetarako txartela, kadeteetan eta jubeniletan garaipena lortu ostean.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Pilota Eguna 2003 Frontoi Txikin ospatuko da ekainaren 14ean

Ikasberri pilota elkartea | 2003-06-10 : 11:06 | Kirolak

Ikasberri pilota elkarteak Pilota Eguna 2003 antolatuko du ekainaren 14rako. Egun horrek, antolatzen ari den txapelketa desberdinatako finalak izango ditu ardatz.

Areto futboleko taldeak entrenamentu irekiak egitea erabaki du

uztarria | 2003-06-05 : 17:06 | Kirolak

Azpeitiako areto futboleko taldeak gaur egun duena baino jende gehiago bildu nahi du denboraldi berrirako.

Joseba Albizu txirrindulariaren jarraitzaileek 'Peña Erreka' taldea osatu dute

uztarria | 2003-06-04 : 18:06 | Kirolak

Joseba Albizu azpeitiar txirrindulariaren jarraitzaile batzuek Erreka Taldea osatu dute, txirrindulariari laguntza eta babesa emateko asmoarekin.

Nuarbe nagusi Launako sokatiran

uztarria | 2003-05-27 : 12:05 | Kirolak

Lur gaineko sokatiran ekimen berria da Launako txapelketa, eta Nuarbe garaipenak lortzen ari da, arazo handirik gabe.

EBA ligako igoera finala Atletiko UPV-k irabazi zuen

uztarria | 2003-05-26 : 19:05 | Kirolak

Asteburuan jokatu zen EBA ligako igoera finala, Azpeitiko kiroldegian. Atletiko UPV-k irabazi zuen, eta Jostaldi kirolak 4. postuan geratu zen.

 

Peñagarikanok erraz irabazi zuen lehen mailarako pasea

uztarria | 2003-05-26 : 17:05 | Kirolak

Kepa Peñagarikano pilotari gazteak 22 eta 9 irabazi zion Haritz Berraondori bigarren mailako finala. Sakez egin zituen 11 tanto, Berraondoren hutsak nabari utziz.

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Emaitzak: 5010 | Orriak: 1 2 3 4 ... 241 242 243 244 245 246 247 248 249 250 251