Kirolak

Azpeitiarrek maila ona eman dute Zegama-Aizkorri mendi-maratoian

Uztarria | 2005-05-31 : 14:05 | Kirolak

Lau lagun sailkatu dira lehen 50 lasterkarien artean

Asier Oiartzabalek, berriz, 52. postua lortu du Brasilen korritu den Ironman proban, eta munduko txapelketarako sailkatu da

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Denboraldirako asmoak "ondo" bete ditu Lagun Onak-ek

Urola Kostako Hitza | 2005-05-31 : 13:05 | Kirolak

Hirugarren Mailako taldeak azken partida Eibarren aurka jokatu zuen, herenegun, Garmendipen; 2-3 galdu zuten (www.urola-kostakohitza.info)

Aitor Zulaika entrenatzailearentzat datorren denboraldirako "helburu anbiziosoagoa" jarri behar da, "talde ona" dagoelako

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Parte hartze handia arrantzan

Urola Kostako Hitza | 2005-05-30 : 11:05 | Kirolak

.66 lagunek parte hartu eta 29 amuarrain atera zituzten txapelketan

Handiena 559 gramokoa izan zen, Iñigo Ostolazak harrapatutakoa (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Juan Inazio Subinas: "Datorren denboraldian Lehen Erregionaleko mailari heldu eta han mantentzeko taldea dugu"

Urola Kostako Hitza | 2005-05-30 : 11:05 | Kirolak

Orain arte Bigarren Erregionaleko Lagun Onak futbol taldeko entrenatzailea izan da; orain Lehen Erregionalekoa izango da (www.urola-kostakohitza.info)

Labaka, Espainiako Ligako laugarren zentralik golegileena

Uztarria | 2005-05-30 : 11:05 | Kirolak

  • Gol bateko aldearekin baino ez dute bukatu aurrekoek
  • Denboraldi garrantzitsua izan da azpeitiarrarentzat

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Jose Luis Zubizarreta: "EBA ligarako igoera gauzatzen ahalegindu behar dugu"

Urola Kostako Hitza | 2005-05-24 : 15:05 | Kirolak

EBA Ligara igotzeko Iraurgi Saskibaloi Taldeak dirua behar du, eta hori lortzeko urratsak egiten hasi da zuzendaritza (www.urola-kostakohitza.info)

"Ez bagara igotzen behe-beherainoko mailara joango gara", dio Zubizarretak elkarrizketan

Iraurgi Saskibaloi taldeak igoera lortu du

Uztarria.com | 2005-05-23 : 10:05 | Kirolak

Lan Mobel Iraurgik irabazi egin du eta mailaz igo da

Azpeitiko kiroldegira jendetza joan zen Iraurgik jokatu zuen partida ikustera

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Lan Mobel Iraurgik igoera du gaur jokoan

Urola Kostako Hitza | 2005-05-20 : 14:05 | Kirolak

Gaur, 20:30ean jokatuko du saskibaloi taldeak Ardoiren aurka, Azpeitiko kiroldegian (www.urola-kostakohitza.info)

Atzo, osteguna, Ion Arozena jokalaria uztarria.com-eko On-line atalean izan zen jendeak eginiko galderei erantzuten: Arozena

Azpeitiko VI. Erremonte Txapelketa antolatu dute

uztarria | 2005-05-19 : 16:05 | Kirolak

Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira partidak, ostiralero, 22:30ean

Maiatzaren 20an hasi eta uztailaren 1ean amaituko da txapelketa

Txalintxora ibilaldia antolatu du Lagun Onak M.B.-k

Uztarria | 2005-05-17 : 12:05 | Kirolak

Meza, trikitilariak eta umeentzako jolasak antolatu dira

'Mendi Astea 2005'-erako antolatu diren ekitaldietara joateko gonbitea zabaldu nahi die herritarrei; datorren astean izango dira

Xabier Iturralde Gipuzkoako txapeldun lokotx bilketan

Urola Kostako Hitza | 2005-05-17 : 10:05 | Kirolak

Iturraldek 6:44ko denbora eginda irabazi zuen

Orain, Euskal Herriko txapelketan eta Zazpi herrialdeen arteko taldekako norgehiagokan hartuko du parte (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

EBA Ligara igotzeko beste urrats bat

Urola Kostako Hitza | 2005-05-17 : 10:05 | Kirolak

Larunbatean Utebori 70-72 irabazi zion Lan Mobel Iraurgik, Aragoin

Igoera faseko azkenaurreko partida etxean jokatuko du Lan Mobel Iraurgik Ardoiren aurka, ostiralean 20:30ean (www.urola-kostakohitza.info)

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Lan Mobelek "irabazteko beharra" du

Urola Kostako Hitza | 2005-05-13 : 14:05 | Kirolak

Bihar, jokatuko du saskibaloi partida Uteboren aurka, Aragoin

"Asteburu honetako partida eta Ardoiren aurka dugun hurrengoa irabaziz gero igoera ziurtatuta daukagu", dio Jon Argoitia bigarren entrenatzaileak

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Everest, Takolo, dozena bat kontu

Uztarria | 2005-05-13 : 11:05 | Kirolak

Bihar (maiatzak 14) 25 urte zapaldu zuen euskal herritar batek lehen aldiz munduko mendirik altuena: Martin Zabaletak Everest

Espedizio hartan zen Joxe Takolo zena

 

Lan Mobel Iraurgik galdu egin du Heliosen aurka

uztarria | 2005-05-09 : 19:05 | Kirolak

Hirugarren postuan jarraitzen du, baina laugarrenarekin berdinduta da

Zapatuan Utebo izango du aurkari, han

Antonio Aristi: "Epsilon Euskadi taldean hastea jauzi inportantea izan da niretzat"

Urola Kostako Hitza | 2005-05-06 : 14:05 | Kirolak

Joan den asteburuan korritu zuen lehen karrera Epsilonekin, Belgikan

"Zirkuitoak eta autoa ezagutzea" ditu momentuko kezka nagusiak (urola-kostakohtza.info)

Mendia izango da protagonista maiatzeko azken astean

uztarria | 2005-05-04 : 16:05 | Kirolak

Lagun Onak Mendi Bazkunak Mendi Astea antolatu du, maiatzaren 20tik 29ra bitartean

Alberto Iñurrategi, Patxi Usobiaga, Iñigo Mujika eta Josu Bereziartua mendizaleek proiekzioak eskainiko dituzte

Aitor Martxenak erraz asko irabazi du Urrakirako Igoera

Urola Kostako Hitza | 2005-05-03 : 11:05 | Kirolak

Berrogeita hamasei txirrindularik hartu zuten parte eta Jokin Ormaetxea zena ere gogoan izan zuten (urola-kostakohitza.info)

Garaipen garrantzitsua Iraurgirentzat

Uztarria | 2005-04-30 : 20:04 | Kirolak

Igoera faseko liderra zen Suminan taldeari 65-52 irabazi dio

Han zazpi puntugatik galdu zuen Iraurgik

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Iriarte eta Badiola Gipuzkoako Erremonte Txapelketako finalean aurkari izango dira

uztarria | 2005-04-29 : 12:04 | Kirolak

Iriartek Juaristi izango du bikotekide eta Badiolak Altuna II.a

Zapatuan jokatuko da finala Galarretan

Azken albistea: Altuna II.a-Badiolak 40-38 irabazi dio Juaristi-Iriarteri

Emaitzak: 4679 | Orriak: 1 2 3 4 ... 211 212 213 214 215 216 217 218 ... 231 232 233 234