Kirolak

Berrikuntzaz beterik dator Azpeitia Cup futbol txapelketa

Uztarria.eus | 2019-05-14 : 15:17 | Kirolak

Azpeitia Cup txapelketa ekainean egingo da, eta aurtengo edizioaren berri eman du antolakuntzak gaur, Sanagustin kulturgunean. Ekainaren 7tik 9ra izango da kimu mutilen txapelketa, eta ekainaren 14tik 16ra infantil neskena. Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko hainbat taldek parte hartuko dute txapelketan.

 

»» Erantzunak: 3 (Spirit82, eelduaien)

Gipuzkoako Hiru Txirlo bolo txapelketako jardunaldia jokatu dute Garmendipen

Uztarria.eus | 2019-05-14 : 10:25

Gipuzkoako 50. Hiru Txirlo bolo txapelketaren zazpigarren jardunaldia jokatu zuten joan den zapatuan, hilaren 11n, Garmendipeko bolatokian. Guztira, Gipuzkoako hainbat txokotako 66 bolarik parte hartu zuten saioan, eta han izan...

Tenis ikastaroak antolatu ditu uztailerako Oñatz Tenis Klubak

Uztarria.eus | 2019-05-14 : 09:00 | Kirolak

Bost astetan banatuko ditu Oñatz Tenis Klubak tenis ikastaroak, ekainaren 24tik uztailaren 28ra bitartean. Tenis ikastaroetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago jada.

 

Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketako finalerdietan izango da Mikel Larrañaga

Uztarria.eus | 2019-05-13 : 16:28 | Kirolak

Zapatuan, Galdakaon (Bizkaia) jokatu zuten final zortzirenetako lehia Larrañagak, Julen Alberdi Txikia IV.ak eta Ugaitz Mugertza Mugertza II.ak, eta Larrañaga izan zen lanak bukatzen lehena. Finalerdietako saioa Gasteizen jokatuko du Larrañagak datorren zapatuan; Aitzol Atutxa Atutxa II.a eta Ruben Saralegi izango ditu aurrez aurre.

 

Arrainaren eta Ardoaren ibilbideko bosgarren etapa, eginda

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2019-05-13 : 09:51 | Kirolak

 

102 lagunek parte hartu dute GR-38 Arrainaren eta Ardoaren ibilbideko bosgarren etapa, zapatuan. 08:00etan atera ginen autobusez Azpeititik Urbinarantz, egueraldi triste xamarrarekin. 09:15 aldean ekin genion txangoari, eta...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Ilunpeko palistek ez dute nahi bezala hasi Herriartekoa

Uztarria.eus | 2019-05-13 : 08:14 | Kirolak

Azpeitiko palistek ez dute lortu Anoetako taldea mendean hartzea: 3 eta 0 galdu zuten kanporaketaren joanekoa. Dena den, ezer ez dago erabakita; hurrengo astean ebatziko da Anoetak edo Azpeitiak, zein taldek egingo duen lehian aurrera.

 

»» Erantzunak: 2 (Kalbariojoxe, Gabiriko Pablo)

Ilunpe, Berria Txapelketako final laurdenetara

Uztarria.eus | 2019-05-12 : 18:00 | Kirolak

Azpeitiko taldea gaur hasi da txapelketa horretan lehiatzen. Final zortzirenetako kanporaketa jokatu dute Ilunpeko pilotariek, Ultzamako Buruzgain taldearen kontra, eta 2 eta 1 nagusitu dira azpeitiarrak. Horrenbestez, final laurdenetako kanporaketan izango da Ilunpe; ekainaren 2an izango da, Usurbilgo Pagazperen edo Atarrabiako Paz Zigandaren kontra.

 

Taldekideen eta zaleen agurra jaso dute Orbegozok eta Aranburuk

Uztarria.eus | 2019-05-12 : 13:59 | Kirolak

 

Agur ukitua izan zuen Lagun Onakek eta San Ignaciok atzo Garmendipe futbol zelaian jokatutako partidak. Denboraldiaren hondarra denez, omenaldietarako tartea izan zen atzokoan; izan ere, Lagun Onakek 2018-2019 denboraldian etxean...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Lagun Onakeko gizonen bigarren taldeak igoera fasean saiatu beharko du mailaz igotzen

Uztarria.eus | 2019-05-11 : 19:55 | Kirolak

Lagun Onakeko Gorengoen Mailako taldeak 1 eta 3 irabazi du Lazkaoren kontrako norgehiagoka, baina partida irabaztea ez zaio aski izan Ohorezko Erregional Mailara igotzeko. Izan ere, sailkapeneko lehen hiru taldeek zuten mailaz igotzeko aukera, eta Urolak egin du balentria, Aloña Mendiren kontra bana berdinduta. Mailaz igoko den edo ez jakiteko play offen zain egon beharko du Lagun Onakek.

 

Etxeberria IV.ak erremontea utziko du

Uztarria.eus | 2019-05-11 : 10:18 | Kirolak

Lan kontuak tarteko hartu du erremontea uzteko erabakia urrestildarrak. Hamahiru urte egin ditu profesionaletan Etxeberria IV.ak, eta 600 partidatik gora jokatu ditu. Hainbat lesio izan ditu kirol ibilbidean, eta horiek hainbat hilabetez pilotalekuetatik urruntzea eragin diote. 2014an bi txapelketa irabazi zituen: San Fermin torneoa eta Sagardoaren Txapelketa.

 

Pablo Etxeberria igerilariari harrera egin diote udaletxean

Uztarria.eus | 2019-05-10 : 17:02 | Kirolak

 

Master mailako Espainiako Txapelketa irabazi zuen joan den apirilaren 28an Pablo Etxeberria igerilari azpeitiarrak, eta lorpen horren aitortza jaso du udaletxean, Azpeitiko Udalak egin dion harrera ekitaldian. Etxekoak eta Izarraitz...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gomazko paleta taldea, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari ekiteko prest

Uztarria.eus | 2019-05-10 : 10:10 | Kirolak

Gaur, ostirala, jokatuko dituzte Azpeitiko palistek final zortzirenetako joaneko partidak. Anoeta izango dute aurkari, eta hango pilotalekuan izango dira norgehiagokak. Aurten ere sei pilotarik ordezkatuko dute Azpeitia Gomazko Paleta Txapelketan. Iaz txapeldunorde izan zen Azpeitia.

 

Ilunpe igandean hasiko da Berria Txapelketan lehiatzen

Uztarria.eus | 2019-05-09 : 11:53 | Kirolak

Final zortzirenetan hasiko dute txapelketa Azpeitiko pilotariek. Hernanin jokatuko dute partida, Nafarroako Buruzgain klubeko ordezkarien kontra, 11:00etan hasita. Partida bakarrekoak dira kanporaketak, eta beraz, lehian aurrera egiteko neurketa irabazi beharko dute Ilunpekoek.

 

Mailaz igotzeko lehian da Lagun Onakeko gizonen bigarren taldea

Uztarria.eus | 2019-05-09 : 10:54 | Kirolak

Lagun Onakeko gizonen bigarren taldeko kideek Ohorezko Erregional Mailara igotzeko txartela izango dute jokoan zapatuan, Lazkaoren kontra etxetik kanpo jokatuko duen partidan. Mailaz igotzeko larunbateko partida irabazi egin behar du Lagun Onakek, baina garaipena ez du aski izango horretarako. Mailaz igotzea lortzen badu, Udalak harrera egingo dio taldeari zapatuan bertan.

 

Realeko beteranoak nagusi, Lagun Onaken aurkako partidan

Uztarria.eus | 2019-05-05 : 19:07 | Kirolak

 

Lagun Onak futbol taldearen 75. urteurrena tarteko, partida berezia jokatu dute gaur Garmendipe futbol zelaian. Hain zuzen ere, Realeko eta Lagun Onakeko gizon beteranoak aritu dira nor baino nor, eta...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Maite Etxezarretak irabazi du Kanpezu-Ioar maratoi erdia

Uztarria.eus | 2019-05-05 : 14:08

Kanpezu-Ioar maratoi erdia jokatu dute gaur Araba eta Nafarroa artean dagoen Ioar mendian (1.416 metro), eta Maite Etxezarreta korrikalari azpeitiarra nagusitu da proban. Etxezarretak 02:52:44 denbora behar...

Goikoetxek erraz irabazi du Izeta IV.aren aurkako apustua

Uztarria.eus | 2019-05-04 : 21:44 | Kirolak

 

Bi harri-jasotzaileren arteko apustua izan da gaur Azpeitiko zezen plazan. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a zarauztarra eta Imanol Albizu Goikoetxe elgetarra aritu dira nor baino nor, 125 kiloko kubikoa hamarna...

»» Ikusi argazki guztiak (29) »» Erantzunak: 1 (Potto)

Joseba Albizuk irabazi du Gigante de Piedra Small proba

Uztarria.eus | 2019-05-04 : 15:31

Gigante de Piedra Small txirrindularitza probaren laugarren edizioa jokatu dute gaur Sant Joan de Moron (Castello, Herrialde Katalanak), eta Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarra nagusitu da lasterketan. Inguruotako txirrindularitza proba...

»» Erantzunak: 4 (Erdoizta, Denpasar, Betikue)

Lagun Onakeko eta Realeko gizon beteranoek lagunarteko partida jokatuko dute igandean Garmendipen

Uztarria.eus | 2019-05-03 : 12:48 | Kirolak

Lagun Onakek klubaren 75. urtemuga dela-eta antolatu du partida berezia. 11:30ean hasiko da norgehiagoka Garmendipe futbol zelaian, eta sarrera doakoa izango da.

 

»» Erantzunak: 1 (makolo)

Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketako final laurdenetara sailkatu da Mikel Larrañaga

Uztarria.eus | 2019-05-02 : 15:23 | Kirolak

Mikel Larrañagak Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketako kanporaketa jokatu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), eta hurrengo faserako txartela eskuratu zuen han. Galdakaon (Bizkaia) jokatuko du final laurdena, maiatzaren 11n.

 

Emaitzak: 5104 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 253 254 255 256